Prozesu independentista, burujabetza sozialetik

  • Plazera da lagun baten liburuaren edizioaren lekuko izatea. Hau gainera, sindikalismoaren apasionatua izateaz gain, zure idazkari nagusia izan bada, plazera harrotasun bihurtzen da, militanteek beti militante izaten jarraitzen duten erakunde baten parte sentitzearen harrotasuna. Eta, nire kasuan bezala, ELAren fundazioaren arduradun bazara, zeinak bilatzen duen sindikalismoaren aspirazio eta itxaropenek behar eta merezi duten oihartzuna lortzea, orduan harrotasuna gogobetetze bihurtzen da. Gogobetetzea sindikalismoak, ezkerrak, eta baita gure aspirazio nazionalak ere, bizi duten garai "likidoetan" pentsamendu solido batek plaza hartzen duelako.


2017ko urtarrilaren 04an - 08:29
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Liburu honen edukia esaldi bakarrean sintetizatu behar banu esango nuke mendebaldeko sindikalismoaren garapenaren irakurketa kritiko bat dela, ELA bezalako sindikatu batentzat, eta hedaduraz, euskal burujabetza nazionalaren aldeko balizko artikulazio sozial, sindikal eta politiko batentzat eboluzio horrek sortzen dituen aukera eta mehatxuak marrazten amaitzeko.

Dena den, gure herriari begira, laugarren kapitulua izango da eztabaida gehien ekarriko duena

Azken urteotan, bere doktoretza tesia argitaratu ostean, Joxe eztabaida ekonomiko, politiko eta, nola ez, sindikalei buruzko bibliografia oparo eta garaikidearen irakurketan murgildu da. Irakurketa horietatik sindikatuko militante belaunaldi berriak ezinbestean ezagutu behar duen esentzia atera du, modu egokian enfoka dezan kapitalismoaren gaurko fasea eta bere helburu nagusienetakoa: sindikalismoaren desaktibazioa.

Lan honen lehen kapituluetan, Joxek neoliberalismoa “kolektiboen suntsiketa programa metodikoa” dela dioen Bourdieuren tesiaren fundamentazio eztabaidaezina josten du, mugimendu sindikalaren gertuko historiari aplikatua. Txunditu egin naute alde batetik Gerra Hotzak mendebaldeko sindikalismoaren garapenean, eta zehazki Europakoan, izan duen eragina, liburuak maisuki azaltzen duena, eta bestetik garai fordistak (orain arte sindikalismoaren “urrezko” arotzat jo dena) eragin dituen pitzadurak, bereziki genero eta ingurumen ikuspegitik.

Autoreak burujabetza sozialean oinarritutako prozesu independentistaren alde egiten du, gizarte eredua erdigunean jarriko duen artikulazio sozial eta politiko baten bidez, estatuei burujabetza kentzeko, beharrezkoa den gehiengoaren atxikipena lortzeko

Dena den, gure herriari begira, laugarren kapitulua izango da eztabaida gehien ekarriko duena. Norgehiagokan diren abertzaletasunaren bi familia politiko nagusiek lideratzen dituzten bi estrategia abertzaleen azterketa zorrotza egiten du: alde batetik programa neoliberalaren funtsa bere eginik egokitzapen itundua bilatzen duena, Euskal Herria estatuko azpisistema bat gehiago bihurtzeko, eta beste aldetik, akordio nazional interklasistaren hipotesia mantentzen tematzen dena (“Maltzaga”ren erreferentzia historikoa), zeinak epe labur-ertainean autodeterminazioa eskubidea blindatuko omen duen. Autoreak, logikoki, bi hipotesiak baztertzen ditu, eta burujabetza sozialean oinarritutako prozesu independentistaren alde egiten du, gizarte eredua erdigunean jarriko duen artikulazio sozial eta politiko baten bidez, estatuei burujabetza kentzeko, beharrezkoa den gehiengoaren atxikipena lortzeko.

Prozesu hau abian jartzeko Elorrietak ELAren sindikalismoa aldarrikatzen du, eta hedaduraz sindikalismo abertzale guztia, instrumentu bereizgarri eta baliagarri gisa. Hauteskundeetan duen oinarri eta zilegitasun zabalak, elkarrizketa soziala baztertzen duen kontrabotere ereduak, eta bere egiten dituen aldarrikapen nazional eta aliantza sozialak, irabazi nahi duen burujabetzarako proiektu batek inolaz ere baztertu ezin dituen berezitasuna osatzen dute.

ELAren XII. Kongresuaren ondoren, 2008an, sindikalismoaren ikerlari frantses batek ekitaldiari buruzko idatzia amaitzen zuen galdetuz ea gure sindikatua kontuan hartua izateko espresio txikiegia zen, edo, kontrara, bere eskalan, sindikalismoaren eraberritzearen esperientzia singular bat zen, zeinengan nazioarteko sindikalismoak arreta jarri behar zuen. Liburu honen irakurketa amaitzean pentsatu nuen orrialde hauek erantzun meditatu, oinarritu eta apasionatu bat direla gure lagun Cristian Dufourren galderari.

Ea eztabaida estrategiko esanguratsu bat abiatzeko balio duen, bizi dugun krisi sozial, ekologiko, politiko... honetan gure herriak behar duen modukoa

Liburu honek oihartzuna izango du. Ez dut dudarik. Ea eztabaida estrategiko esanguratsu bat abiatzeko balio duen, bizi dugun krisi sozial, ekologiko, politiko... honetan gure herriak behar duen modukoa.

Manu Robles-Arangiz Fundazioko arduradun gisa, Icaria argitaletxea eskertu nahi dut egin duen lanagatik. Bere parte hartze eta lan onak liburu hau gure kabuz sekula iritsiko ez ginatekeen espazioetara iristea ahalbidetuko du.

Eta Joxeri soilik gelditzen zait eskatzea –eta Gotzonek barka biezat– lanean, irakurtzen eta bere aurkikuntzen fruituak militante belaunaldi honen eskura jartzen jarraitzea. Belaunaldi honek aurrekoak bezala seguruenik, ez dio inoiz denbora nahikorik dedikatuko bere praxiaren azterketari, irakurketa pausatu horri, ezinbestekoa dena militantzia buruargi bat izateko.

Xabi Anza, Manu Robles-Arangiz Fundazioko lehendakaria da, eta testu hau Joxe Elorrietaren "Una mirada sindical contracorriente. Clase, territorio y nuevas alianzas" liburuaren hitzaurrearen itzulpena da, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren webgunean argitaratua eta eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-07-17 | Gorka Menendez
Zenbateraino izan behar dira txikiak nekazari txikiak?

Gaur egungo ezker mugimenduaren zati handi batek, intuitiboki bada ere, eskala txikiko nekazaritza aldarrikatzen du zalantza askorik izan gabe. Hala ere, txikitasunaren aldarrikapen horrek baditu bere kontraesanak: tamaina txikiko ustiategi batek, definizioz, ezingo du elikagai... [+]


Euskaldunak

Eusko Jaurlaritza berriko bozeramaile Maria Ubarretxenak lehenengo elkarrizketa Euskadi Irratiari eman zion. Solasaldian asmoez jardun zuen, kontu orokorrak adierazi zituen, ezinbestean, gobernua martxan jarri berri zegoelako. Adeitsua izan zen tonua kazetari eta eledunaren... [+]


2024-07-17 | Iñaki Barcena
Ekofaxismoa al datorkigu?

Kapitalismoak sortutako krisi ekosoziala ondoez globala ari da eragiten planeta osoan. Baliabide material eta energetikoen "gailurrek", hazkunderako eta metaketarako mugak ezarriz, natura eta gizartearen arteko desorekak ekartzen dituzte. Estraktibismoaren gurpil... [+]


Defendatu behar duguna

Ikasle batek erran zidan, behin, testu bat aztertzen ari ginela: “Pertsonaia eri da: geldi-geldia pentsaketa ari da bere buruan”. Bistan dena, erranaldi horrekin, gaizki adierazi zuen gogoan zuen iruzkina, erran nahi baitzuen pertsonaiaren ezontsa nabari zela haren... [+]


2024-07-17 | David Bou
Agur esaten ikastea

Zerbaiti edo norbaiti agur esatea abandonuarekin, amaierarekin eta, azken batean, dolu-prozesuarekin lotutako ekintza izan ohi da. Seguru noizbait esango zenutela –edo norbaiti entzungo zeniotela– “ez zaizkit agurrak gustatzen” esaldi tipiko eta topikoa... [+]


Teknologia
Euskalgintza digital kritikoa

Euskara, eremu digitala den itsasoan ezagutzara eta harremanetara abiatzeko portua da. Adimen artifizialarekin, portu horretatik mundu osoarekin euskaraz harremanetan jartzeko aukera ematen dela dirudi. Euskararen automatizazioa laguntza ederra da belaunaldi berriekin euskal... [+]


Eguneraketa berriak daude