argia.eus
INPRIMATU
Beste palestinar bat hil du Israelek astearte gauean, azken egunetako 19. biktima
  • Iragan ostiralean Itzulerako Martxa Handia abiatu zenean hasi ziren istiluak, eta 19 palestinar hil dtuzte ordutik.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta 2018ko apirilaren 04a
Ahmad Omar 25 urteko palestinarraren gorpua, Israelgo armadak tiroz hil ondoren (Arg: El Mundo)

Ahmad Omar 25 urteko palestinarra hil du tiroz Israelgo armadak Gazako zerrendan astearte gauean. Hamarnaka manifestari hesia inguratzen ari zirela egin zuten tiro israeldarrek.

Horrez gain, istiluak izan ziren Shuahiye auzoan. 50 manifestari inguruk harriak jaurti zituzten hesira, eta soldadu israeldarrek gas negar-eragileekin erantzun zuten.

Protestek ez dute etenik izan iragan ostiralean Itzulerako Martxa Handia deiturikoa hasi zenetik. 30.000 pertsonak hartu zuten parte mobilizazio horretan, eta 18 lagun hil zituzten. Hala ere, Martxa hilabete eta erdi luzatuko da, Israel eta Palestinaren arteko mugara iritsi arte, errefuxiatuen itzultzeko eskubidearen defentsan.