AEBetako Minneapolisko estatuan poliziak George Floyd gizonezko beltza hil duela salatzeko protestak sortu dira Minneapolisen eta Los Angelesen. Heriotzarekin zerikusia izan duten lau poliziak kargugabetu dituzte, baina kartzelan egon beharko luketela aldarrikatu dute protestetan.
“Ezin dut arnasa hartu” oihukatzen zuten manifestariek, Floyden azken hitzak errepikatuz. Bederatzi minutuz izan zuten lurrean, Derek Chauvin poliziaren belaunak bere lepoa estutzen zuen bitartean, konortea galdu zuen arte. Bideoa mundu osoan zabaldu da, eta jendearen haserrea piztu du; beltz estatubatuarren aurkako gehiegikeria kasu berria salatu dute.
20 dolarreko billete faltsua erabiltzea leporatuta hartu zuten atxilo Floyd, eta handik gutxira galdu zuen bizia. “Agente horiei nire nebaren heriotza leporatzea gustatuko litzaidake, horixe baita egin dutena. Hil egin dute. Bera laguntza eske zegoen”, adierazi du Bridget Floyd, biktimaren arrebak. Iritzi berekoa da Minneapoliseko alkatea, Jacob Frey: “Zergatik ez dago George Frey hil duen gizona kartzelan?”.
Black Lives Matter protestak
Floyden heriotzak haserrearazita, eta bere familiaren hitzek hauspotuta, Minneapoliseko eta Los Angeleseko kaleak hartu dituzte manifestariek. Poliziek gas negar eragilearekin, gomazko bolekin eta argiztapen granadekin erantzun diete. Gutxienez zauritu bat eraman dute ospitalera, poliziak botatako zerbaitek buruan kolpe larria emanda. Zenbait dendak sua hartu dute istiluetan.
A protester, a young men, went down hard after getting hit in the side of the head by something shot by the police. An ambulance has been called. He is bleeding and in a lot of pain. People are trying to help.
— Jared Goyette (@JaredGoyette) May 27, 2020
AutoZone and Wendy’s are all but burned down at this point. Some new condos under construction have gone up in flames as well. pic.twitter.com/MXQsKwXVAM
— Unicorn Riot (@UR_Ninja) May 28, 2020
Kasua daraman fiskalaren eta Floyd hil zuen Dereck Chauvin poliziaren etxeen inguruetan bildu da jendetza; lehenengoari justizia eta erantzuleak kartzelaratzeko eskatu, eta bigarrenari buila egin diote.
Protesters are blocking the 101 freeway in Downtown Los Angeles and just smashed a police car window. pic.twitter.com/1q15WcXdXh
— Arash Markazi (@ArashMarkazi) May 28, 2020
Joe Biden, AEBetako alderdi demokratako presidentegaiak ere hitz egin du gaiaren inguruan. “Floyden biziak beste edonorenak beste balio zuen, nireak beste; edo horrela behar luke izan. Hau ez da kasu isolatu bat izan, injustizia ziklo sistematiko baten parte baino”.
Dena den, Floyden familiako abokatuek etxean gelditzeko eskatu diete manifestariei; konfinamendu garaian "erantzukizuna" izan behar dutela eta birusaren hedapena geldiarazi behar dutela gehitu dute.