argia.eus
INPRIMATU
Protesta Kanboko laborantxa lur bat eraikigarri bilakatzekotan direlako: “Eraiki orde jatea hobe!”
  • Larunbateko Euskal Elkargoaren osoko bilkura permanentean, 210 hautetsi bildu dira Baionan. Eztabaidatu diren 34 punduen artean polemika gehien piztu duena Kanboko herriak aurkeztu duen PLU edo hirigintza planaren arramoldatze proiektua izan da.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2018ko urtarrilaren 16a

Hautetsi batzuen irudiko laborantzarako lurrak babestu behar dira, baina, populakuntzaren emendatzeari buru egiteko bizitegiak eraiki behar direla ere erran da.

Kanboko herriak laborantzako diren lurrak, eraikigarri bilakatu nahiko lituzke eta horretarako inkesta publiko bat abiatu. Kanboko Herriko etxean onartu zen dokumentua, Euskal Elkargoak bozkatu du baina zatiketa handiarekin, hots 48 hautetsik kontra bozkatu baitute, 40 abstentzio eta 108 alde.

Alain Iriart, Hiriburuko auzapeza eta Christian Deveze Kanboko auzapezordea.

Albiste hau Euskal Irratiek argitaratu dute eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta