Asteartean elkarretaratzeak egingo dituzte Gasteizen, Donostian eta Bilbon, 19:00etan, Espainiako Gobernua: kolonialista, saltzaile! lelopean. Iruñean asteazkenerako egin dute deialdia, 19:30ean.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ostiralean ontzat jo du Marokok 2007an aurkeztutako Mendebaldeko Sahararen gaineko autonomia proposamena. Jarrera hori salatzeko Mendebaldeko Sahararen independentziaren aldeko taldeek elkarretaratzeak deitu dituzte hiriburuetan: Gasteizen, Donostian eta Bilbon asteartean egingo dituzte protestak, 19:00etan; Iruñean asteazkenean elkartuko dira, 19:30ean.
Espainiako Gobernua: kolonialista, saltzaile! lelopean, ondorengoa aldarrikatuko dute: “Mendebaldeko Sahara ez da eta inoiz ez da Maroko izango”.