argia.eus
INPRIMATU
Protestak deitu dituzte Espainiako Itzulia Gasteiza iristen denerako
  • Ostegun honetan igaroko da txirrindularitza lasterketa Arabako hiriburutik.

     

Hala Bedi @halabedi 2019ko irailaren 04a

Espainiako Txirrindularitza Itzulia abian da eta ostegunean Euskal Herrian izango da. Egun horretan bertan, irailaren 5ean, Gasteiz kanpoaldeko kilometro batzuk zeharkatuko ditu itzuliak.

Testuinguru honetan, eta beste edizio batzuetan Euskal Herriko beste zenbait lekutan gertatu den bezala, protesta deitu dute ‘Hau Euskal Herria da!’ lemapean.

Hitzordua 14:00etan izango da, La Dunako biribilgunean (Zurbanoko Atea kalean). Besteak beste, ikurrinak edo bestelako aldarrikapenak eramateko gonbitea egin dute deitzaileek mezu batean.