Zainab Zinda Hai izeneko 7 urteko umearen hilketa zerrenda luzearen azken kasua da Pakistanen: familiak haurraren desagerpena salatu eta bost egunera, zabor ontzi batean aurkitu zuten bere gorpua. Bahitu, jipoitu, bortxatu eta hil egin zuten Zainab, zakarretara bota aurretik, Democracy Now atariak jaso duenez. Pakistango Kabur hirian gertatu den azken indarkeria kasua da, izan ere, urtea hasi denetik indarkeria matxistak ez du etenik izan hiriko nesken aurka: bederatzi egunean hogei haur hil dituzte.
Azken kasu honek hautsak harrotu ditu herritarren artean eta protesta jendetsuak antolatu dituzte justizia eske. Poliziak oraindik ez du hilketarekin lotutako inor atxilotu, baina susmagarriak badirela zabaldu dute hedabideek. Agintariek ikerketa bere horretan utzi ez dezaten, senideek herriaren laguntza eskatu dute. Sare sozialetan #JusticeForZainud traola erabiltzen ari dira kasua nazioartera zabaltzeko. Ekintzaileek gobernuaren jarrera salatu dute, ez baitu neurririk hartu emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko.
this beautiful, innocent, 7 year old girl was kidnapped, raped, murdered, and thrown away like trash in pakistan and nothing is being done about it. this breaks my heart #JusticeForZainub #JusticeForZainab 💗💗 pic.twitter.com/Ikcebazu0j
— zoë // #justiceforzainab (@gazebotozier) January 13, 2018
Pakistan: Angry at alleged police inaction in the investigation of a 7-year-old's rape and murder, two people were killed during protests in the city of Kasur.
But Zainab Ansari isn't the only girl to have died there https://t.co/hY1t3LkKXj #JusticeForZainub pic.twitter.com/40RGSKUOBo
— dwnews (@dwnews) January 11, 2018