Milaka herritar irten dira kaleetara Wuhan hirian (Hubei probintzia, Txina) agintariek eraiki nahi duten erraustegiaren kontrako protestan. Poliziak gogor eraso die protestalariei. Sare sozialetatik irudi latzak zabaldu dira.
Zigor Aldama euskal kazetari ezagunak Twitterrez egin die oihartzun Wuhango herritarrek sare sozialetatik zabaldu dituzten irudiei:
2004ean agintariek Hanyang Guodingshan erraustegia eraikitzea baimendu zutenetik, eten gabeak izan dira protestak Wuhanen, Environment Justice Atlas data base ongi dokumentatuak bilduta daukanez. Geroztik, denetara sei erraustegi dauzka dagoeneko martxan hamar milioi biztanle dituen Wuhan hiriak. Ekainaren 28tik hona karrikak sutu dituen protestekin herritarrek geldiarazi nahi dute zazpigarrena, Chenjiachong izenekoa, ongi informatutako iturriek azaldu dutenez baimenak eskuratu eta lehiaketa publikoan esleitzeko prozesuak irregulartasunez beteta eduki dituena.
Wow, protesters sat down in front of Chinese anti-riot police in Wuhan.
With additional footage of the big Wuhan protest against planned Waste Incinerator Power Plant pic.twitter.com/IMHugY5kNi
— Carl Zha (@CarlZha) July 5, 2019
Egunotako protesten eta polizia txinatarrak erabili duen errepresioaren irudiak herritarrek zabaldu dituzte sare sozialetan. Weibo sare txinatarrak horietako asko zentsuratu dituen arren, denak ez ditu ezabatu, antza, eta Twitterren oihartzuna eduki dute, batik bat bideo eta argazkiek. Zenbaitek hildako bat ere aipatzen du (Interneteko itzulpen tresnak erabilita uler daitekeenez), baina orain artean ezin izan da konfirmatu.
大家帮忙扩散,7月2日晚武汉市阳逻开发区人民抗议被政府派来的警察和黑社会打死一人了 pic.twitter.com/b5aDcIAxfu
— 自由无价 (@rOZKLF9LiEdMoG2) July 2, 2019