argia.eus
INPRIMATU
Protesta handiak eragin ditu Txilen maputxe baten hilketak
  • Giza eskubideen aldeko taldeek Poliziaren “gehiegikeriak” salatu dituzte eta Camilo Catrillancaren hilketaren erantzule “zuzena” izan dela adierazi dute.

IƱigo Igartua @igartua19 2018ko azaroaren 23a

Txileko Poliziak Camilo Catrillanca maputxea azaroaren 14an hil izanak protestak eragin ditu Igor Susaetak Berrian jaso duenez. Iturri ofizialek adierazi dutenez, Polizia agenteak auto lapurreten sare bateko kideei jarraika ari zirela elkar tirokatzen hasi, eta traktore bat gidatzen ari zen Catrillanca hil zuten tiroz. Maputxeek ostera, ez dute bertsio ofiziala sinesten eta agenteek traktoreari “zuzenean” eraso egin ziotela azpimarratu dute.

Hilketak berehalako protestak eragin zituen estatuan eta orain areagotu egin dira, agenteek Polizia operazioko grabaketa ezabatu zutela azpimarratu baitu Txileko Gobernuak. Ondorioz, lau polizia kargugabetu dituzte. Andres Chadwick Txileko presidenteordeak adierazi du, grabaketekin gertaturikoa “onartezina” dela.

Txileko futbol selekzioak ere protestekin bat egin du federazioaren aginduei kasurik egin gabe. Hondurasen kontrako partiduan minutuko isilunea egin zuten bi taldeek. Jean Beausejour selekzio txiletarreko jokalariak, jatorri maputxea duen bere amaren abizena jarri zuen elastikoaren atzealdean.

Jarraian Catrillancaren hiletako bideoa:

Argazki batzuk: