argia.eus
INPRIMATU
Protesta gogorrak Europako Banku Zentralaren egoitzaren inaugurazio atarian
  • Blockupy mugimenduak mobilizazioak egiten ari da Frankfurten eta liskarrak sortu dira manifestari eta poliziaren artean. 10.000 pertsona inguru gerturatu dira protestara eta poliziak 350 pertsona atxilotu ditu liskarrak sortzea leporatuta. Egoitzak 1.300 milioi euroko kostua izan du, aurreikusitako baina 400 milioi gehiago.

ARGIA @argia 2015eko martxoaren 18a
Poliziaren autoak sutan ikus daitezke Frankfurteko kaleetan (arg.:RT txio bidez)

Frankfurten protestak eta istiluak izaten ari dira une honetan hainbat kaleetan. Poliziak negarra egiteko gasarekin eraso die manifestariei eta hauek suzko koktelak eta suziriak jaurti dizkiete. Spiegel hedabidearen arabera hiriko erdiguneko zubi bat bloketaturik daukate antikapitalistek eta operaren eraikin inguruan izan dira liskarrik gogorrenak.

Europako Banku Zentralaren egoitza berria guztiz hesitutaeta poliziak inguratuta dago.

Protestaren antolatzaile Ulrich Wilken-ek Reutersi adierazi dionez, euren asmoa "protesta zaratatsua eta baketsua" egitea zen.

Mugimendu antikapitalistak goizean goizetik ekin die Troikaren kontrako protestaldiei, euren esanetan erakunde horiek sortu baitute egun bizi dugun krisia, tartean Europako Banku Zentralak (EBZ). Bankuak egoitza berria inauguratuko du asteazkenean; Frankfurten kokaturiko etxe-orratz ikusgarria da eta 1.300 milioi euroko kostua izan du, munduan egin den eraikinik garestienetakoa. Blockupy-ren ustez hori bera ere bada erakundearen izaeraren erakusgarri.