argia.eus
INPRIMATU
Protesta egin dute Muskizen, Petronorrek eragindako ke beltzagatik
  • Muskiz eta ingurutako herritarrek manifestazioa egin dute larunbatean Petronorren instalazioen aurrean, ostiralean izandako ke beltzagatik kezka erakusteko.

ARGIA @argia 2016ko abuztuaren 01
Petronorretik abiatu da manifestazioa. (Argazkia: Pedro Urresti)

Sergi Suhigaraik manifestazioaren argazkiak txiokatu zituen:

 

Martxa 12:30 inguruan abiatu da Petronorretik bertatik, eta hondartzaraino joan da bidegorritik. "Abanto eta Muskizen arnas hartzeak hil egiten du" edo "Tentsio altua, coke, Petronor, defendatu zure osasuna, aski da" gisako leloak eraman dituzte.

Ke beltza ostiralean

Goizeko 7:55etan hasita, hainbat orduz, Muskizko Petronorren plantako hiru tximiniatatik ke beltza atera da. Enpresak dio akats elektriko bat izan dela eta ez dela kaltegarria bizilagunen osasunerako.