argia.eus
INPRIMATU
Protesta artean bildu ziren AHTren aldeko agintariak atzo Baionan
  • Eusko Jaurlaritza, Akitaniako Kontseilua, Kontseilu Nagusia, EAEko eta Akitaniako industria ganberak, enpresaburu ugari... Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak AHTren aldeko hamaika agintari bildu zituen atzo. Bien bitartean, AHTren aurkako manifestazioa egin zuten 250 lagun inguruk.

2012ko otsailaren 10
AHTren aldeko eragileak, atzo Baionan (Argazkia: Kazeta.info)

AHTren aldeko agintarien adierazpenak

Alain Rousset, Akitaniako presidentea: "Sortutako ziurtasun faltaren kontra, indarrak bildu eta inoiz baino indar handiagoarekin erakutsi nahi izan dugu. Erabat mobilizaturik gaude AHTa bururaino eramateko. (...) Ezin da onartu ministro batzuek zalantzan jartzea estatuaren erabaki estrategiko bat".

Andre Garreta, Baionako Merkataritza eta Industria Ganberako (MIG) presidentea: "AHTari esker kamioi guttiago ukanen ditugu errepideetan. A63an adibidez, 10.000 kamioi pasatzen dira egunero eta merkantzien garraioa etengabe emendatuz doa. Trenak errepideetako garraioak baino 13 aldiz CO2 guttiago botatzen du. AHTa garraio baliabide ekologikoena dugu".

Laurent Courbet, Akitaniako MIGeko presidentea: "Hemen gira mundu ekonomikoari bozaren emaiteko beste batzuek kanpoan manifestatuz progresua errefusatzen duten bitartean. Ezin dugu irudikatu Bordelen gelditzen den Abiadura Handiko Trena".

Gregorio Rojo, EAEko Euskal Ganberetako presidentea: "Euskal Autonomia Erkidegoa eta Akitania Europan kokatzeko elementu egituratzailea da".

Bilboko Guggenheim: "Museoan milioi bat bisitari ditugu urtean. Bisitarien %60a atzerritik dator eta gaur egun baliabide hoberena Loiuko aireportua da. AHTak hurbiltasuna ekarriko duela uste dugu".