Proxeneta eta prostituzio kontsumitzaileei isun handiagoak jartzea du helburu legeak.
Astearte honetan tramitera onartuko den PSOEren legeak PPren eta Unidas Podemosen babesa jaso du. PSOEren proposamenak Espainiako Zigor Kodearen 187. artikulua aldatu nahi du. Helburua da proxenetismoarekin amaitzeko haien aurkako zigorrak handitzea.
Zigor handitze horien artean dago indarkeriaz, larderiaz edo engainuz adin nagusiko pertsona bat prostituitzera behartzen duenari hiru eta sei urte arteko espetxealdia eta isuna jartzea. Bestalde, urtebetetik hiru urte arteko espetxealdi-zigorra eta isuna ezarriko zaizkio beste pertsona baten prostituzioarekin irabaziak lortzen dituenari, nahiz eta baimenarekin izan.
Lokalei ere eragingo die
Prostituzioarekin irabaziak lortzen dituztenen artean lokalen jabeak daude. Haien aurkako zigorrak ere gogortu egingo dira. Kasu honetan PSOEren proposamenaren arabera bi eta lau urte arteko kartzela zigorra eta 18 eta 24 hilabete arteko isuna ezarriko zaie.