Arratzua-Ubarrundiako "Proiektu honi ez!" plataformak adierazpen hau kaleratu du, udalerri horretako EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa aurkeztu berritan. Izenburu hau darama testuak: "EH Bilduren moketako politika edo Iparra nola galdu".
(erredakzioan itzulia)
Duela gutxi, iragan otsailaren 26an, Arratzua-Ubarrundiako Udaleko ohiko batzar batean, egoera bat eman zen, zeinak nahiko ongi erakutsi dezakeen kaleko politikaren eta instituzionalaren arteko “dibortzioa”. Batzar horretan bozkatu behar zen "Proiektu honi ez!" Plataformak urtarrila hasieran aurkeztu zuen mozioaren alde (edo ez). Mozioan arrazoituta azaltzen ziren zein motibo zeuden Arratzua-Ubarrundiako Udalari dei egiteko honek Arabako Foru Aldundiari eskatu ziezaion ez zezala onartu Solariak udalerri honetan eraiki nahi duen Vitoria Solar-1 zentral fotovoltaikoaren Plan Berezia.
Mozioa batzarraren aurretik landu zen komisio batean eta Goazen talde munizipal independentearen eta EH Bilduren babesa jaso zuen, EAJ abstenitu zen bitartean. Irudi horrek erantzuten zion udalerriaren sentipen orokorrari. Ordea, ezohikoa den zerbait gertatu zen bozketa egunean, inork espero ez zuen zerbait, gure udalerrian ez behintzat.
"Mozioaren bozketara ez ziren agertu EH Bilduko ordezkarietako inor. Guztiak garamatza pentsatzera EH Bilduko zuzendaritza politikoak bere irizpidea inposatu nahi zuela"
Mozioaren bozketara ez ziren agertu EH Bilduko ordezkarietako inor. Guztiak garamatza pentsatzera EH Bilduko zuzendaritza politikoak bere irizpidea inposatu nahi zuela, bere zinegotzien sentipenaren eta konpromisoaren gainetik, eta saiatu zela eragozten zinegotziek mozioaren aldeko botoa ematea, aurrez komisioan babestu zuten mozio bera. Egoera kafkiarra da, hainbesteko desadostasuna ekarri duena, ezen Udaletxeko EH Bilduren ordezkaritza osoaren aldibereko dimisioa eragin duen.
Nola iritsi den egoera honetara, ez dagokigu "Proiektu honi ez!"-eko kideoi aztertzea, ordea, ezin dugu lotsa baizik sentitu. Arduragabea den zuzendaritza politiko baten muturra-sartze lotsagabe batek ekarri du arriskuan jarri dela hainbat talderen arteko udal akordio bat, herriko jendeak babesten duena. Eta hori beste motibo bat da modu irekian zalantzan jar dezagun zer gertatzen den EH Bildurekin, zeina modu tazituan eta esplizituan babesten ari den EAJk egiten duen arpilatze politika.
Arratzua-Ubarrundia herri txiki bat da, zeinari dagoeneko 1950eko hamarkadan kendu zitzaion bere lurraldearen %20 baino gehiago, garapenkeriaren mesedetan. Urtegiaren azpian geratu diren herrietatik bidali zituzten bertako biztanleak, Guardia Zibilen fusilek lagunduta. Ez dirudi orain sinetsarazi nahi diguten bezain “atsegina” izan zenik. Neogarapenkeria bueltan da eta berarekin Aldun Nagusiaren “garapenaren” diskurtsoak, zeintzuek gure udalerria mehatxatzen duten zentral eoliko eta fotovoltaikoen hamabost planekin. Hamabost!
Zer espero dute EH Bildu instituzionalean? Otzanak izango garela? Bada ez! Antolatzen gara, militatzen dugu, aliantzak eraikitzen ditugu beste plataformekin eta berdin mehatxatuta dauden beste herriekin eta ez dugu ezer espero moketako politikarengandik.
Arabako Foru Aldundian eta Eusko Jaurlaritzan indarrak jarrita daude inbertsio handiak sustatzen, izan bideak, aeroportuak, datu zentroak, zentral energetikoak edo logistikoak, zer axola dio, kotxe edo armen lantegiak handitzea, dena da merkatuak eskatzen duenaren araberakoa... eta honi guztiari Ramiro Gonzálezek “garapen” esaten dio eta audientzia instituzionalak belarriekin txalo jotzen dio. Funtsean, garapen hau negazionismo latente bati zor zaio. Haztea eta haztea da baliogarria, gainerakoa... gertagarria.
Bitartean, EH Bildu forma ematen ari zaio Legebiltzarrean Otero jaunak eta Tapia andereak lotsaren besarkada eman zutenetik espero zenari. Ze polita! Azkenean mundu osoa egon zitekeen pozik eta lasai! Eskuin neoliberal eta ezker tradizional euskaldunak elkartuta anaikidetzazko besarkadan. Edonork pentsa zezakeen une horretatik aurrera ezin zela ezer gaizki atera. Eta horrela da, ezin zen ezer gaizki atera inbertsore eta promotoreentzat, zeintzuek eskura izango zituzten erreminta normatiboak, laguntza ofizialak eta oposizioko alderdi esanguratsuenaren gelditasuna, zeinak erabaki duen perfilez jartzea, hainbeste ezen ez dagoen modurik EAJrengandik bereizteko eta arriskua dagoen bere “marka zuria” bihurtzeko.
Aitortzen eta baloratzen dugu Arratzua-Ubarrundiako EH Bildu taldeko kideen erabakia, zeinak ez diren makurtu alderdiaren “jarraibideen” aurrean. Konfiantza dugu kargu horiek beteko dituztenengan, eta dei egiten diegu leial eta kontsekuente izan daitezen herriaren borondatearekiko. Bada beste modu bat gauzak egiteko, abiatzen dena ulertzetik zein diren gure planetak dituen mugak eskala globalean eta gure lurraldeak dituenak eskala lokalean.
Dei egiten dugu mobilizazioan parte hartzera, Gasteizen martxoaren 22an, lurraldearen defentsan. Dei egiten dugu defendatzera Labraza eta Aramaixotik, Arratzua-Ubarrundia eta Gorbeialdeatik, Erriberabeitia eta Arraia-Maeztutik, Aiara eta Gaubeatik, Gasteiz eta Araiatik, eta Arabako kontzeju guztietatik, zeren eta borroka lokal eta partekatu hau da gure indarra, mehatxatzen gaituen desjabetze eta kolonialismo politika hau gelditzeko.