Erraustegiaren “izaera sinbolikoa” eta kaleko eztabaida agerian utzi ditu Olanok lanen hasieran

  • Maiatzaren 10ean aurkeztu dute Donostiako erraustegia eraikitzeko lanen fasea eta proiektua Asensio Ingurumen Diputatuak, Markel Olano Ahaldun Nagusiak eta Urbaserreko ordezkari Carlos Abiliok. Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituta herritarrek kontzentrazioa egin dute erraustegi-lanetarako bidearen ertzean.

"Gipuzkoa ez da eztabaida etengabeen lurraldea izango", adierazi du Olanok. (Argazkia: Dani Blanco).

2017ko maiatzaren 10an - 14:25
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Olanoren diskurtsoan agerian geratu da Gipuzkoan erraustegi proiektuak eragiten duen eztabaida, "kalearen eskaerei" erantzutera bideratu baitu hitzartzea. Abiliok azaldu du 81.000 tona errefus "beste instalazioetatik" ekarriko dutela (erretzea aurreikusten dutenaren herena). Legegintzaldia amaitzerako "lanak bukatuta eta martxan" egongo dela azpimarratu dute. "Gau eta egun ari beharra dago hemen lanean, total, hemen ez dugu inor molestatzen" entzun dugu kasko zuria jantzitako kargu bat besteari esaten, argazkiak ateratzeko egin duten paseotxoan.

Olano: "Kaleak eskatzen digu berme guztiekin egitea"

Bideoan ikus daiteke osorik Markel Olanok euskaraz egin duen hitzartzea. Gipuzkoak "eztabaida amaiezinen lurraldea" izateari utziko diola azpimarratu du, politikara gauzak eraldatzeko sartzen dela bat, hitz eman zutela erraustegia egingo zutela eta hitza beteko dutela. "Kaleak eskatzen digu ingurumen baldintza onenekin egitea" hitzekin ekarri du erraustegiak dakarren protesten oihartzuna, eta egingo duten erraustegiak eskaera horiei erantzungo diela esan du. Gaztelerazko hitzartzean esan du erraustegi proiektuak "izaera sinbolikoa" duela Gipuzkoan eta hitzeman du "oso gardenak" izango direla errauste plantari dagokion alor denetan eta erraustegi hau mundu mailako erreferentzia izango dela iragarri du.

 

 

81.000 tona "beste instalazioetako errefusa" izango da

Abiliok eman ditu eraikuntza epeen eta hondakinek jasoko duten prozesuari buruzko xehetasunak. Epeei dagokienez, hurrengo hilabeteetan lur mugimenduak egitea eta urrian zimenduak jartzeari ekitea aurreikusten dute. 2019an bukatzea hitzeman dute. Aurkeztu duen ikus-entzunezko txostenak 31 hilabeteko lanak azaldu ditu astez aste.

Hondakinen prozesu orokorra aurkezterakoan, datu hauek eman ditu: Erraustegiak 200.000 tona erretzeko gaitasuna izango du. Gipuzkoako errefusen 163.000 tonari lehenik tratamendu mekanikoaren bidez 12.500 tona hondakin birziklagarri kenduko zaizkio, ondoren bio-lehorketaren bidez 37.500 tona baporatuko dira eta labean erreko dira 113.000 tona errefus. "Beste instalazio" batzuetatik 81.000 tona errefus ekarriko direla erretzera zehaztu du. Errausketaren ondoren, batetik, 6.500 tona errauts eta bestetik 45.000 tona zepa sortuko dira. Asensio diputatuak goizean Euskadi Irratian adierazi du errautsak obra publikoetan zabalduko direla. Eguerdiko aurkezpenean, Abiliok iragarri du zepak "tunelaz bestaldera" egingo duten "zepen balorizazio plantan" tratatuko dituztela. Ondoren nora joango diren ez du inork aipatu. Urtean 160.000 megawatt-ordu sortuko dituela iragarri dute.

Hondemakina batekin irudikatu nahi izan dute lanen hasiera. Ez dugu beste langilerik ez makinariarik ikusi. (Arg: Dani Blanco)

Aurkezpeneko Abilioren azalpen asko ingurumenerako hartuko dituzten babes neurriei buruzkoak izan dira. Egungo legedia, legedi horrekin konparatuta pleguek eskatu dituzten baldintzak (parametro erdietan zorrotzagoak legedia baino), eta pleguetako baldintzek markatutako emisioak baino askoz murritzagoak bermatzen dituztela adierazten duen grafikoa erakutsi dute.

Erabili duten diseinuan, azpimarratu dute erraustegiak "malgutasun handiena" izango duela hondakin kopuru eta mota oso ezberdinei erantzuteko.

Eraikiko duen enpresa eta honek azpikontratatutakoak

Erraustegia eraiki eta kudeatuko duten enpresa sareen organigrama erakutsi du Abiliok: Ekondakin S.A. izango da erraustegia egin eta kudeatuko duena. Ekondakin osatzen duten enpresak hauek dira: Urbaser, Meridiam, LKS Mondragon, Altuna y Uria, Moyua eta Murias.

Ekondakin S.A.k, erraustegia eraikitzeko lanak Zubieta Aldi Baterako Enpresa Elkarteari azpikontratatuko dizkio. Eraikuntzan Steinmuller Babcok enpresa alemaniarrak izango duen parte-hartzea nabarmendu dute.

Kudeaketa, berriz, Ekobal Aldi Baterako Enpresa Elkarteari azpikontratatuko dio.

 

Maiatzaren 27an Errausketaren Aurkako Eguna

Inaugurazio ekitaldia salatzeko, Errausketaren Aurkako Mugimenduak kontzentrazioa egin du goizean. Maiatzaren 27rako, Errausketaren Aurkako Eguna deitu dute Zubietan.

Protesta egin dute Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deituta. (Arg: D. Blanco)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Zubietako erraustegia kudeatzen duen enpresari zigorra jartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]


Erraustegiak lehen pozoiak erakutsi baldin baditu... zer egin?

Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]


Zubietako erraustegia martxan jarri zenetik, toxikoak asko handitu dira inguruko herrietan

Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
Erraustegia geratzeko protesta planta atariraino eraman dute

Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
“Itxi ezazue behingoz, alferrikako erraustegi zikin, arriskutsu eta garesti hau!”

Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


2024-05-08 | ARGIA
Zubietako erraustegi inguruetan kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu eta martxara deitu dute

Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


2023-09-11 | Usurbilgo Noaua
Hondakin gehiago ez erraustea eskatzeko Kontxa inguratu dute

Ia bi hamarkada luzez egin duten moduan, "errausketarik ez!" aldarrikatu eta oihukatu dute, Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldi egun honetan, Donostiako hondartza inguratu duen giza katean.


2023-08-04 | Ilargi Manzanares
GHK-k onartu du aurrez tratatu gabeko hondakinak errausten aritu dela 42 egunez

“Behin-behinean” egin dutela adierazi dute, “mantentze-lanen" ondorioz. “Ingurumen eskaera guztiak” bete dituztela ere esan dute, eta araurik ez dutela apurtu.


Eguneraketa berriak daude