argia.eus
INPRIMATU
“Proiektu handi inposatu eta inutilen” aurkako elkarretaratzea egingo da Durangon abenduaren 8an
  • Alferreko eta inposatutako azpiegitura proiektuen aurkako elkarretaratzea egingo dute ostiralean Durangoko Azokaren atarian, goizeko 11:30ean. Proiektu horiek eragiten duten “hondamendi ekologiko, sozioekonomiko eta pertsonala” salatu nahi dute eta egitasmo horien inguruan herritarren erabakitzeko eskubidea aldarrikatu.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2017ko abenduaren 06a

Aurreko urteetan bezala, antolatzaileek elefante zuriaren irudia erabili dute. Alegia, proiektu horiek onura baino kostu handiagoa dutela nabarmendu nahi izan dute eta Euskal Herrian badira horrelako egitasmoak, “batzuk egiten hasita, beste batzuk egin nahian, eta hainbat eginda”. Hala nola, Abiadura Handiko Trena eta Zubietako errauskailua.

Naturan eta nekazaritza eremuetan proiektuok duten eragina zuzena da eta hondamendi ekologiko eta soziala dakarte: “Natura-guneak eta nekazaritzako lurrak hondatzen dituzte, eta inpaktu kaltegarriak dituzte inguruko biztanleentzat”. Horrez gain, halako egitasmoei buruzko erabakiak parte hartzea ukatuz hartzen direla salatu dute: “Herritarren argudio eta proposamenen aurrean gobernu eta administrazioek mespretxu jarrera agertzen dute”.