Beterri-Buruntza eskualdeko ekonomia eraldatzailearen sareak antolatuta, hainbat kooperatiba, proiektu eta enpresa komunitariotan dabiltzan emakumeak bilduko dira Leitzarango Bisitarien Etxean, aitortza, konfidantza eta ahalduntzea lantzeko.
Beterri Saretuz ekimenak Emakumeen Foroa antolatu du bigarrenez aurten, Andoainen dagoen Leitzarango Bisitarien Etxean. Beterri-Buruntza eskualdean ekonomia eraldatzaileko proiektu eta kooperatibatan dabiltzan emakumeak biltzea du helburu, "elkar eutsi eta elkar aitortzarako baldintzak lantzeko", azaldu dutenez.
Horrez gain, barne konfidantza indartzeko faktoreak identfikatzen saiatuko dira foroan, eta denen bizipenekin konfidantza hori elikatzeko bideak zein izan daitezkeen aztertuko dute.
Azken batean, "ahalduntze kolektiborako eta konfidantza indartzeko espazioa sortzea" nahi dute foro horren bidez.
Saioa goizeko 9:30ean hasiko da eta goiz osokoa izango da. Izena emateko epea zabalik dago oraindik.