argia.eus
INPRIMATU
Programa akordioa aurkeztu die PSNk Geroa Bairi, Ahal Duguri eta Ezkerrari
  • Gobernu aurrerakoia osatu nahian bilera egin zuten lau indarrek. Datozen lau urteetarako bideorriaren zirriborroa mahai gainean jarri die alderdi sozialistak gainerakoei.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko ekainaren 25
Atzoko bileraren une bat.

Bigarren bilera erronda hasi da parlamentuan. Alderdi sozialistak gobernu aurrerakoia osatu nahi duten gainerako alderdiekin egin zuen bilkura atzo: Geroa Bairekin, Ahal Dugurekin eta Ezkerrarekin. Mahai gainean datozen lau urteetarako gobernu akordioa izan litekeenaren zirriborroa jarri zuen PSNk. Gainerako hiru alderdiek batzarraren ondotik nabarmendu zuten azken legealdian izan duten bide orriaren oinarrietako asko jaso dituela zirriborroan eta hortaz "baikor" azaldu ziren guztiak. Ostegunean beste hitzordu bat izanen dute sakontzeko agirian eta aurrera begirako pausoak finkatzeko. 

Bileran ez zena izan, alderdi sozialistak betoa jarria diolako, EH Bildu izan zen. Bere botoak eta babesa beharrezkoak izanen direla nabarmendu zuten bileraren ostean bereziki Geroa Baik eta Ezkerrak.