Hankak Lurrin irratsaioa, irizpiderik gabe, prestakuntzarik gabe, seriotasunik gabe, lanketarik gabe, ordenarik eta txukuntasunik gabe, teknikoa kristal baten atzera kondenatu gabe, eta ia nahi gabe egiten dela HL, eta saririk gabe ere berdin-berdin egingo zela, eta egingo dela. Eta arrazoia berek ateratako kamisetan aurkitu du: "Ahala Handia da" daramate idatzita Xabier Arenazak eta Iñaki Segurolak. " Boterea handia da, baina jendearen eta edonoren ahala ere orobat dela handia eta muga jakinik gabea".
Miel Rodriguez Soreasu kideak bideo batean hitz egin du, kanpoan suertatu baita, sariak eman dion poza adieraziz.
Segurolak esan du bide eder bat egin duela handitik txikira (irrati ofizial batetik irrati koxkor batera), eta bere ustez, bizian egin daitezkeen bide interesgarri guztiak ez direla txikitik handirakoak eta behetik gorakoak, baizik-eta kontrakoak: txikirakoak eta goitik beherakoak ederragoak direla maiz.
Xabier Arenazak Arrosa Sarearen garrantzia azpimarratu du, Euskal Herriko irrati librean sare horri esker direlako posible Hankak Lurrin bezalako irratsaioak eta Kontrako Eztarrixeren moduko irrati libreak.