Bada garaia. presorik gabeko sanferminak leloa dauka uztailaren 4rako, 19:00etan, autobus geltoki zaharretik, Kalera Kalerak deituriko mobilizazioak; orain 40 urteko sanferminetan erabili zuten esaldi berbera da.
Bada garaia. Presorik gabeko sanferminak leloa dauka uztailaren 4rako Kalera Kalera dinamikak presoen askatasuna eskatzeko antolaturiko manifestazioak. Deitzaileek 1978ko sanferminak izan dituzte gogoan, German Rodriguezen erailketa eta Poliziaren jardun errepresiboa. Orduko hiriaren erralitatea zein zen azaldu dute Jorgue Olaiz eta Ikerne Indakoetxea preso ohiek: "Iruñerria, langile eta gizarte mugimendu indartsuekin, lan greba, manifestazio eta protesta ezberdinekin borborka ari zen. Haustura edo erreforma. Oligarkia frankistak, estatuaren aparatu guztiak, epaileak, korte frankisten kideak, poliziak, ejerzitoak eta guardia zibilak oinarrian 'statu quoa' zalantzan jarriko ez zuen erreforma zuten helburu".
40 urteko ibilbidea
Orduan, "askatasun demokratikoen alde" borrokan ari zen "antolatutako jendea": "Haustura demokratikoa. Indar errepresiboen desegitea, lan eskubideak eta eskubide sozialak, askatasun politikoak, Euskal Herriarentzako autodeterminazioa eta amnistia preso politikoentzat", horiek ziren eskatzen zituztenak.
Orduko hura gogoan, ez da kasualitatea German Rodriguezen erailketatik 40 urte pasa diren honetan Bada garaia. Presorik gabeko sanferminak leloa hautatu izana, hori izan baitzen uztailaren 8an zezen plazan sartu zuten aldarrietako bat, amnistia eskariarekin batera. "Orduz geroztik, 40 urte hauetan Iruñeko kaleak presoen eta errefuxiatuen etxeratzearen aldeko borrokaren lekuko zuzenak izan dira", adierazi dute, bestelako sanferminak aldarrikarzearekin bat: "40 urte geroago, beste sanfermin batzuk ditugu. 2018a, gezurra dirudi. Ehunka euskal preso egoerari eusten ari dira, haien hurbilekoak, bisitak burutzeko milaka kilometro bidaiatzera zigortuak dauden bitartean. Estatu espainiarrak, bere klase politikoaren ustelkeria endemikoarengatik kirastua, erregea buru duela, termino demokratikoetan aldaketak burutzeari uko egin dio".
Aro politiko berria
"Aro politiko berrian" euskal preso politikoak etxeratze bueltatu behar dutela defendatu dute, "ahalik eta lasterren eta bizirik". "Ez dago aitzakiarik. Herri honek bakea eta askatasuna merezi du eta gure onena emanen dugu horretarako", ziurtatu dute.
Manifestazioa uztailaren 4an izanen da, 19:00etan, autobus geltoki zaharretik abiatuta.
Albiste hau euskalerria irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]
Josune Arriaga eta Aurken Sola, hurrenez hurren, hamalau eta hamasei urteko espetxealdien ostean, baldintzapeko askatasunean irten dira kalera Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez.
Europar Batasunak presoen zigorren bateratzea erabaki zuen 2008an. Espainiak ez zuen agindu hori bete. Legearen erreforma etorri da, orain. 52 presori eraginen die neurriak. Sare elkarteko kide Mikel Mundiñanok xehetasunak eman dizkigu Metropoli Forala saioan.
Hori da ostegun honetan Sare elkarteak adierazi duena. Azken unera arte saiatu dira legearen erreforma gauza ez zedin, baina azkenean ez da berriz Espainiako Kongresuan bozkatu behar, PPk nahi zuen moduan. Hortaz, aste honetan bertan legea Espainiako Aldizkari Ofizialean... [+]
Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]
Zalapartak zalaparta, eta Espainiako Senatua gainditu ondoren, Europako zigorrak bateratzeko lege aldaketak aurrera jarraituko du. Horrela, 2008an zigorrak bateratzeko Europak onartutako zuzentarauari Espainiak 2014an jarritako salbuespena desagertuko da, eta horrek 45 euskal... [+]
Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia bahitu eta hiltzearen ardura politikoa egotzi nahi zioten, baina auzia preskribatuta dagoela iritzi dute epaileek.
Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du hirugarren graduan dagoen presoak eskubidea duela langabezia jasotzeko. LAB sindikatuak aurrekari gisa ikusi du epaia eta urrats bat dela dio "presoen oinarrizko eskubideak aitortzera bidean".
Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]
"Jarrera proaktiboagoa" eskatu dio Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sail berriari Sarek, abuztuaren 20an egindako prentsaurrekoan. Espetxeetako normalizazioa "oraindik urruti" dagoela salatu dute, ikusita 148 presoetatik "ehun preso baino gehiago" egon... [+]
Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostian egin dituzte Etxeratek urtero antolatzen dituen hondartzetako mobilizazioak. Aurten Sare Herritarra batu da aldarrikapenera.
Hamahiru urte pasa ditu preso Atristainek, iragan abendutik hirugarren graduan zegoen eta martxoaz geroztik zigorra etxean betetzen ari zen kontrol telematikoarekin.
ETAko presoek espetxetik ateratzen direnean, egindako mina onartzeaz gain, "eragindako kaltea injustua" izan zela aitor dezaten lan egingo du Jaurlaritzak, María Jesús San José sailburu sozialistaren arabera.