argia.eus
INPRIMATU
Presoen ongi etorriak zigortu asmoz, Terrorismoaren Biktimen Legea ari da moldatzen Espainiako Gobernua
  • Espainiako Barne Ministerioa, Grande-Marlaska buru, legearen erreforman ari da buru-belarri. Ongi etorri ekitaldien antolatzaileak zigortzea dute xede.

ARGIA @argia 2021eko otsailaren 04a
Iker Araguasi egindako ongi etorria (Argazkia: Sortu)

Espainiako Barne Ministro Fernando Grande-Marlaskak presoen ongi etorriak zigortzeko asmoa du, Espainiako Senatuan jakinarazi duenez. Egindako adierazpenen arabera, Terrorismoaren Biktimen Babes Integralerako Legearen erreforman lanean ari da bere ministerioa. Xedea: ongi etorrien antolatzaileak zigortzea ahalbidetzea.

Lege erreformak titulu berri bat barnebilduko luke, eta horrek bide emango lioke “biktimen duintasunaren errespetuarekin bateraezinak” diren ekitaldiak zigortzeari. Aipatu erreformak biktimei mesede egingo diela deritzo barne ministroak, horien aitortza indartu eta eskubideak hobetuko lituzkela defendatu baitu.

Grande-Marlaskak seinalatu du “terrorismoa goratzea” eta “biktimen umiliazioa” delitu izendatzen dituela Zigor-Kodeak, baina auzitegiek ez dituztela beti zigor arlotik ikertu. Erreforma tarteko, aurrerakoan ongi etorri ekitaldiak bide hiro hartuko lukete.

Erreformarekin bat egiten duten adierazpenak egin ditu Espainiako Gobernuak.  “Irmotasun instituzionala” erakutsi beharra dagoela azpimarratu du, argudiatuz “gizarte espainiar osoarentzat” dela “iraingarria” harrerak egitea “erakunde terrorista” bateko kideei.