Dagoeneko ohiko bihurtu da irudia. Casilla ingurutik abiatu da, 17:45ak aldera, presoen eskubideen alde Sarek deitutako manifestazioa. Aurrena, Frantzia eta Espainiako espetxe urrunenetako batzuetarainoko kilometro kopuru eskerga gogorarazten zuten furgonetak. Presoen ehunka senide ostean, ilarak osatuz. Eta antolatzaileen pankarta hirugarrenik, jende askorik gabe atzean. Haien zain, Autonomia eta Hurtado Amezaga kaleetako espaloiak lepo betez, milaka eta milaka herritar, oihu eta txaloz manifestazioa agurtu eta burua igaro ahala harekin bat egiten.
78.000 lagun bildu ditu Sare Herritarrak giza eskubideen, gatazka konpontzearen eta bakearen alde deituriko mobilizazioak, Gara egunkariak egindako zenbaketaren arabera –Bilboko Udaltzaingoak 65.000 lagun zenbatu ditu, hainbat hedabidek zabaldu dutenez–. “Hau da Paris eta Madrilgo gobernuetako azken bulegoraino eraman nahi dugun irudia”, esan du Joseba Azkarraga Rodero Sareko kide eta pankarta nagusia zeramaten hamahiru pertsonetako batek, Zabalburu plazan, manifestazioaren erdian, egindako adierazpenetan.
“Ikuspuntu demokratikotik ezin zaio egoera honi eutsi, eta 2017 blokeoa gainditzeko urtea izan behar da”, esan du Azkarragak; “ez dago alderdi politikoen eta erakundeen aitzakia gehiagorako lekurik, euskal jendartea eskatzen ari da Parlamentutan dauden gehiengoak baliatu eta politikak alda daitezela”. Sarek, herritarren babesa baliatuz, bere jardunaren fase berri bati ekingo diola gehitu du Eusko Jaurlaritzako sailburu ohiak.
“Euskal presoak etxera”, “Presoak kalera, amnistia osoa”, “Iheslariak etxera”, etengabe entzun dira oihuok, tarteka euria lagun. Bereziki gogor bota du manifestazio burua Buenos Aires kalera hurbildu ahala, baina azken ekitaldirako atertu du. Andoni Aizpuru eta Nerea Alias esatariek hartu dute orduan hitza, Bilboko udaletxeko aurrealdetik: “Entzun eta senti gaitzatela Parisen eta Madrilen, Espainia eta Frantziako espetxeetan eta erbestean”.
"Konponbidea eragozteko ingeniaritza juridiko saioak ikusiko ditugu"
Manifestazioaren pankartak zekarren eskabide hirukoitza, “bereizezina”, gogorarazi du Aizpuruk: giza eskubideak, konponbidea eta bakea. “Bere burua demokratatzat duen inork ezin du egoera hau onartu; jendarteari mobilizatzeko eskatzen diogu, baita adi egoteko ere, seguruenik konponbidea eta bakea eragozteko ingeniaritza juridiko saioak ikusiko ditugu eta”.
Estatuen mendeku politika eta ezohiko legediak salatu ditu Aliasek. “Ezin diogu inori mina ahazteko eskatu, baina begira dezagun aurrera”, eskatu du. Halaber, botere banaketa hautsi duen “justiziaren zati horren” aurka egin du: “[Espainiako] Gobernuaren eta haren politika bidegabeen garraiatzaile bihurtu da, zuzenbidearen eta giza eskubideen oinarrizko arauen aurka jokatuz”. Era berean, beren legediak (eta EBkoa) ez errespetatzea leporatu diete Frantzia eta Espainiako estatuei.
Manifestariek Buenos Aires zubia zeharkatzen jarraitu dute Aizpuru eta Aliasen agerraldiak iraun duen hamar minutuetan, eta ondoren. Beste ohiko irudi bat. Aurtengoa inflexio-urtea izateko eskariak ere beste urtarril batzuetako oihartzuna dakar. Tamalez, aldaketa ez dago gaur, berriro, Bilbon bildu diren milaka herritarren esku bakarrik. “Gaur hemen mobilizatu den gizarte honek bere indarra helaraziko die alderdi politikoei gauzak aldarazteko”, Joseba Azkarragaren hitzetan. Beti bezala, zain.
Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]
Josune Arriaga eta Aurken Sola, hurrenez hurren, hamalau eta hamasei urteko espetxealdien ostean, baldintzapeko askatasunean irten dira kalera Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez.
Europar Batasunak presoen zigorren bateratzea erabaki zuen 2008an. Espainiak ez zuen agindu hori bete. Legearen erreforma etorri da, orain. 52 presori eraginen die neurriak. Sare elkarteko kide Mikel Mundiñanok xehetasunak eman dizkigu Metropoli Forala saioan.
Hori da ostegun honetan Sare elkarteak adierazi duena. Azken unera arte saiatu dira legearen erreforma gauza ez zedin, baina azkenean ez da berriz Espainiako Kongresuan bozkatu behar, PPk nahi zuen moduan. Hortaz, aste honetan bertan legea Espainiako Aldizkari Ofizialean... [+]
Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]
Zalapartak zalaparta, eta Espainiako Senatua gainditu ondoren, Europako zigorrak bateratzeko lege aldaketak aurrera jarraituko du. Horrela, 2008an zigorrak bateratzeko Europak onartutako zuzentarauari Espainiak 2014an jarritako salbuespena desagertuko da, eta horrek 45 euskal... [+]
Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia bahitu eta hiltzearen ardura politikoa egotzi nahi zioten, baina auzia preskribatuta dagoela iritzi dute epaileek.
Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du hirugarren graduan dagoen presoak eskubidea duela langabezia jasotzeko. LAB sindikatuak aurrekari gisa ikusi du epaia eta urrats bat dela dio "presoen oinarrizko eskubideak aitortzera bidean".
Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]
"Jarrera proaktiboagoa" eskatu dio Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sail berriari Sarek, abuztuaren 20an egindako prentsaurrekoan. Espetxeetako normalizazioa "oraindik urruti" dagoela salatu dute, ikusita 148 presoetatik "ehun preso baino gehiago" egon... [+]
Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostian egin dituzte Etxeratek urtero antolatzen dituen hondartzetako mobilizazioak. Aurten Sare Herritarra batu da aldarrikapenera.
Hamahiru urte pasa ditu preso Atristainek, iragan abendutik hirugarren graduan zegoen eta martxoaz geroztik zigorra etxean betetzen ari zen kontrol telematikoarekin.
ETAko presoek espetxetik ateratzen direnean, egindako mina onartzeaz gain, "eragindako kaltea injustua" izan zela aitor dezaten lan egingo du Jaurlaritzak, María Jesús San José sailburu sozialistaren arabera.