argia.eus
INPRIMATU
Presoen aldeko sua Ipar Euskal Herriko mendi tontorretan
  • Larunbat gauean 21 mendietara igo da ehunka herritar, “presoak etxera” leloak bultzatuta. Gauean suak piztu eta dantzez eta kantuz jantzi dute aldarria.

ARGIA @argia 2020ko ekainaren 22a
Argazkia: kanaldude.eus.

Buztanzelai, Artzamendi, Arranomendi, Oilandoi, Baigura, Soihartze, Gorramakil... Ipar Euskal Herriko 21 mendietara igo da ehunka herritar ekainaren 20an, taldean. Euskal preso politikoei babesa adieraztea eta haien etxeratzea aldarrikatzea izan da ekimenaren xedea.

Egunean zehar igo dira herritarrak. Gaua heltzean suak piztu eta aldarrikapena, kanta edo dantza uztartu dituzte. Kanaldude-k bideo hunkigarri batean laburbildu du jardunaldia: