750 euroko isun bana jaso dute Joseba eta Eñaut Alvarez aita-semeek, San Sebastian egunaren bezperan euskal presoen etxeratzearen aldeko pankarta bat jartzen saiatzeagatik.
San Sebastian bezperan, Plaza Berrian alderik alde, teilatutik teilatura euskal presoak euskal herriratzeko eskatuz bandera handi bat jartzen saiatu ziren. Hau lurrera jaitsi zutenean bi aldeetako sokak lotzeko, ordea, udaltzainek harrapatu eta ez zuten utzi bandera aireratzen.
Horrez gain, maiatzaren 18an epailearen aurrean deklaratzera deitu dituzte. Aita-semeek eta Piztu plataformak jakinarazi dutenez, bide penaletik epaiketa izateko arriskua ere badute.
Adierazi dute Donostiako Udala eta Udaltzaingoa izan direla haien kontrako prozedura ireki dutenak.