Sevillako Atletismoko Mundialeko Txapelketarenmaskotaz mozorrotu eta inaugurazio ekitaldian sartu ziren hainbat ekintzaile, euskal preso politikoen herriratzea aldarrikatuz. Milioika pertsonak ikusi zuten ekintza zuzenean telebistaz.
1999ko abuztuaren 20an Munduko Atletismo Txapelketa hasi zen Sevillan. Telebista bidez mundu osora emititu zuten Carlos Herrera kazetariak gidatutako inaugurazioa ekitaldia. Egun batzuk lehenago, Espainiako Poliziaren Zuzendari Juan Cotinok prentsaurrekoa eman zuen, hartutako segurtasun neurrien berri emateko: “Polizia Nazionalak zortzi hilabete baino gehiago daramatza maila nazionalean eta nazioartekoan lanean, Europolarekin eta Interpolarekin elkarlanean”. Inaugurazio ekitaldian, ordea, Giraldilla maskotaz mozorroturiko bi ekintzailek kontrol guztiak gainditu zituzten eta agertoki nagusira igo ziren.
Desobedientzia eta ekintza zuzenaren esparruan egin direnen artean, presoen aldeko Giraldillena ekintza gogoangarrienetako bat da, milaka euskal herritarren gozamenerako eta askoren haserrerako.