argia.eus
INPRIMATU
Presoen eskubideen alde kateatu dira Ernai eta Aitzinako gazteak Madrilen eta Parisen
  • Ernai antolakundeko gazteak Madrilgo Espetxe Erakundeen egoitzan kateatu dira, eta Aitzinakoak Parisko Justizia Jauregian. EPPKri babesa emateko ekimena dela azaldu dute. 

Ainhoa Bretos @ob_ainhoa 2016ko abenduaren 27a

Guztira hamalau gazte dira Madrilen eta Parisen kateatu direnak. Ernai antolakundeko zortzi, eta Aitzinako sei. EPPK kolektiboarekin babesa erakutsi nahi dutela azaldu dute, eta euskal preso politikoek jasaten duten espetxe politika salatu: isolamendua, dispertsioa, preso gaixoen egoera, etab. Presoak borrokan gu ere bai leloa erabili dute horretarako.

Parisen poliziek kateak moztu eta gazte guztiak atxilotuta eraman dituzte bi orduren buruan. Madrilen berriz, poliziak tokia inguratu du baina gazteek kateatuta jarraitzen zuten oraindik eguerdian.

[Eguneraketa: 2016/12/27, 16:50]

Madrilen kateatu diren zortzi gazteei kateak kendu dizkiete baina libre geratu dira. Parisen atxiloturiko zazpi gazteak berriz Forum des Halleseko komisaldegira eraman dituzte. Donostian manifestazioa egingo dute asteazkenean 19:30etan Boulebarretik abiatuta.

Twitter bidez eman dute antolakundeek ekimenaren berri, #GazteokZuekin traola erabiltzen ari dira horren inguruan informatzeko: