argia.eus
INPRIMATU
Presoak euskal herriratzearen aldeko manifestazioa, urtarrilaren 10ean
ARGIA @argia 2014ko azaroaren 28a
Teresa Toda kazetariak eta Joseba Azkarraga Justizia sailburu ohiak aurkeztu dute manifestazioa, Sare herritarreko hainbat kiderekin batera (@goikodeustu).

Sareko kide diren Teresa Toda kazetariak eta Joseba Azkarraga Justizia sailburu ohiak hartu dute hitza. Adierazi dutenez, mobilizazio "jendetsua eta parte hartzailea" izango da.

"Badira 25 urte baino gehiago, jada. Milaka pertsonen giza eskubideak urratuak izaten ari dira, espetxe barruan zein kanpoan. Urraketa planifikatua da, erabaki politiko baten ondorio, minan eta mendekuan oinarritua dagoena. Preso eta senideei gehitutako zigorra da, besteren artean, Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren ebazpen baten arabera legezkoa ez dena", adierazi dute.

Mobilizazio jendetsuak presoen alde

Urtarrileko presoen aldeko manifestazioa urteko mobilizaziorik jendetsuenetakoa izan da Euskal Herrian azken urteetan. Iaz, 130.000 pertsona inguru atera ziren kalera aurreko arratsaldean EAJ, Sortu, EA, Geroa BAi, Aralar, Alternatiba, AB, ELA eta LABek deituta. Aurreko egunean, goizean, Espainiako Auzitegi Nazionalak euskal presoen eskubideen aldeko urteroko manifestazioa debekatu zuen, eta Tantaz Tanta ekimen herrikoiak bertan behera utzi zuen olatu erraldoia egiteko deialdia.

Ikusi iaz ARGIAn egin genuen bideo-erreportajea.

Argazkia: Dani Blanco.