Espainiako Kartzela Erakundeak ostiral honetan jakinarazi duenez. Bi preso Madrildik beherako espetxeetatik Madril ingurukoetara. Madrildik gora zeuden beste bi Euskal Herriratu dituzte. Beste bati hirugarren gradua eman diote.
Iñaki Bilbao Zueratik (Zaragoza) Basauriko espetxera ekarriko dute eta eta Mikel Arrieta Soriatik Donostiako Martuteneko espetxera. Hurbilduko dituztenak Granadako espetxetik aterako dituzte, Imanol Miner Dueñasera (Palencia) eta Unai Bilbao Darocara (Zaragoza). Horrela, hurbilketa hauek egiten direnean Granadan ere ez da euskal preso politikorik geratuko
Hirugarren graduan jarri dutena Luis Mari Carrasco da, Zaballako Espetxean dago eta Langraitz bidea-n zegoen. Langraitz bidea 2008tik aurrera jarritako bidea da, Espainiako Gobernuak hainbat presori eskainitako bidea eta ekimen horren ondorioz dozenaka preso atera dira kalera. EPPK presoen kolektiboak bide hori ukatu izan du eta hari atxikitutako presoak EPPKtik kanpo utzi ohi dituzte. Larrun-ek 2011n egindako elkarrizketa honetan, ekimen honetako zenbait presok espetxean bizi zuten egoeraz eta Euskal Herriko egoera politikoari buruz jardun zuten.
Etxeratek astean zehar jakinarazi duenez, halaber, Irantzu Gallastegi berangotarra eta Xabier Garcia galdakoztarra Huelvatik Estremerara (Madril) eraman zituzten. Hauek lehentik iragarritako lekualdatzeak dira.