argia.eus
INPRIMATU
Preso palestinar batek ikusmena galdu du Israelgo kartzela batean arreta mediko faltagatik
  • 18 urteko Hasan Tamimi itsu geratu da zegoen kartzelako agintariek hainbat astez medikuaren arreta ukatu ostean.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko ekainaren 20a
Ofer-eko kartzela (Argazkia. Magister/wikipedia.org)

Igandean askatu zuten presoak hainbat gaixotasun zituen eta tratamendu bereziak behar zituen. Ofer-eko kartzelako (Ramallah-tik gertu, okupatutako Zisjordanian) agintariek behar zituen tratamenduak ukatu zizkioten eta bere osasuna nabarmenki okertu zen. “Bere egoeraren berri eman genien israeldarrei eta ez zioten garrantzirik eman”. Horren ondorioz,  bere osasunak okerrera egin zuela adierazi du presoaren osaba Abdunnasir Tamimik.

Apirilean atxilotu zuten Tamimi Israelgo tropen kontra “harriak jaurtitzeagatik”. Atxiloketa administratiboa ezarri zioten eta begia galdu arte ez dute aske utzi.

Palestinar Presoen Elkarteak Oferreko agintariak gogor kritikatu du, nabarmenduz arduragabekeria medikoagatik galdu duela ikusmena presoak.