argia.eus
INPRIMATU
Preso, iheslari eta deportatuen aldeko martxa egingo dute uztailaren 20tik 27ra, Gernikatik Lakuntzara
  • 'Kalera, kalera' dinamikak antolatuta egingo dute udako kalera martxa, festa giroan. Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa zeharkatuko ditu ibilbideak, eta jaia ere izango dela jakinarazi dute.

Topatu.eus @topatu_eus 2017ko ekainaren 16a

Euskal udaberria kalera atera ondoren, udako kalera martxa aurkeztu du ezker abertzaleko 'Kalera, kalera' dinamikak. Uztailaren 20tik 27ra zortzi etapako ibilaldia egingo dute preso, iheslari eta deportatuen alde: Gernikatik hasi eta Lakuntzaraino. Zarauzko hondartzan aurkeztu dute ekimena, bertatik ere pasako baita ibilaldia. 338 toalla hedatu dituzte hondarretan ekimena aurkezteko, preso kopuruaren erakusgarri, Mikel Urdangarin Ernaiko kideak adierazi duenez: "Toalla horiek presoen lekukoa hartzen dute, eta helburua da lehenbailehen bakoitzaren gainean preso bat egon dadin eguzkia hartzen eta gure Kantauri itsasoaz gozatzen".

Martxan parte hartzeko izena emateko eskatu dute antolatzaileek. Horretarako, ohiko lekuetan egongo dira bonoak eta eguneko sarrerak salgai uztailaren 10era arte, honako prezioetan: bono osoa 60 euroren truke, egunekoa 15 euroren truke eta Etxarriko bazkaria (azken egunekoa) 10 euroren truke. Otorduak eta lotarako lekua bermatuko dituzte antolatzaileek.

Honakoak izango dira martxaren etapak:

  • Uztailak 20, osteguna: Gernika-Busturia-Bermeo (15 km)
  • Uztailak 21, ostirala: Bermeo-Ea-Lekeitio (24 km)
  • Uztailak 22, larunbata: Lekeitio-Ondarroa (14 km)
  • Uztailak 23, igandea: Ondarroa-Mutriku-Deba (11 km)
  • Uztailak 24, astelehena: Deba-Zumaia-Getaria (24 km, Zumaiaraino mendiz)
  • Uztailak 25, asteartea: Getaria-Zarautz-Hernani (13 km)
  • Uztailak 26, asteazkena:Hernani-Anoeta-Ibarra (20 km)

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra