Ostiralean hasi eta ekainean ere, hainbat hitzordu antolatuko dituzte herri ugaritan. Gaixotasun larriak dituzten euskal presoen etxeratzea aldarrikatzeko hainbat mobilizaziotara deitu dute Sarek eta beste hainbat plataformak.
Mugimenduetatik adierazi dutenaren arabera, “azpimarratzekoa da, mobilizazioak hainbat plataforma edo Sare bezala antolatu arren, herritar talde batek beharra ikusi duela muturreko egoera hauen aurrean antolatzeko”. Horretarako ekimenen bitartez “kasu ezberdinak jendarteratu eta salatzea da asmoa”.
Gaixorik dauden presoak etxeratzeko deialdiak:
-Maiatzak 15, 20:00etan Hernanin Sarek antolatutako manifestazioa Gudarien plazatik.
-Maiatzak 16:
- 10:00etan Ugaotik Galdakaora kotxe karabana Txus Askatu plataformak antolatuta.
- 12:00etan Ondarroan Ibon Iparragirre etxeratzeko eskatzeko elkarretaratzea Alamedan, Iparra Galdu baik plataformak deituta.
- 12:30ean mobilizazioa Galdakaoko udaletxetik hasita Txus Askatu plataformak antolatuta.
- 20:00etan Basauriko bentan giza katea Txus Askatu plataformak antolatuta.
-Maiatzak 30, 12:30ean Lezon Sarek antolatutako manifestazioa dispertsioaren aurka Gurutze Santuaren plazatik.
-Ekainak 27, 12:30ean Errenterian Sarek antolatuta “Eskuz-esku Aitzol etxera” Anbulatoriotik Gaztañora.
-Ekaina, data zehazteke, Donostian Batzar Irekia Jagoba Codoren egoera azaltzeko.