argia.eus
INPRIMATU
Preso bat hil da Martuteneko kartzelan, Euskal Herriko espetxeetan hil den bigarrena bi egunetan
  • Hildakoa 57 urteko gizonezkoa da, eta erizaintzan zegoen. 24 orduan Euskal Herriko espetxeetan hil den bigarren presoa da.

Irati Irazusta Jauregi 2023ko martxoaren 01a
Martuteneko espetxea. (Argazkia: irekia)

57 urteko preso bat hil da Martuteneko kartzelan (Donostia). Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiken sailak adierazi duenez, presoa eritzaintzan zegoen min fisikoagatik. Ez diote biolentzia zantzurik aurkitu, eta argitzeke dago zerk eragin dion heriotza. Ikerketa martxan jarri duela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak.

Bigarrena 24 orduan

Azken 24 orduetan Euskal Herriko kartzeletan hil den bigarren presoa da. Izan ere, asteartean 22 urteko gazte bat hil zen Zaballako espetxean (Araba). Kasu honetan ere ikerketa abian jarri dute gaztea zergatik hil den argitzeko. Hala Bedik informatu duenez, presoa zigortuta zegoen, ustez telefono mugikor bat erabiltzeagatik, eta 13. modulora aldatu zuten. Modulo honek espetxeko baldintza okerrenetakoak ditu.