argia.eus
INPRIMATU
Prentsa askatasunaren mapa mundia
  • Mugarik Gabeko Erreportariak taldeak prentsa askatasunaren mundu mapa argitaratu berri du. Hedabideek jasaten duten zentsura maila neurtu dute.

Itsaso Zubiria Etxeberria 2013ko urriaren 18a
Prentsa askatasuna munduan nola dagoen erakusten du Mugarik Gabeko Erreportariak elkartearen mapak.

Estatuka egindako sailkapena denez, Euskal Herria Espainiaren eta Frantziaren baitan agertzen da mapan. Bi estatu horiek “onartzeko moduko” egoeran daudela dio mapak (sailkapeneko bigarren leku onenean daude).

Kazetarien kontrako neurririk zorrotzenak Txina, Ipar Korea, Laos, Vietnam, Sri Lanka, Uzbekistan, Turkmenistan, Iran, Siria, Saudi Arabia, Yemen, Somalia, Eritrea, Sudan eta Kuba bezalako herrialdeetan hartzen direla adierazten du mapak.

Egoerarik onenean berriz, Estonia, Finlandia, Suedia, Norvegia, Alemania, Austria, Txekia, Herbehereak, Belgika, Irlanda, Islandia, Namibia, Costa Rica eta Kanada aipatzen dira.