argia.eus
INPRIMATU
Prekarizazioaren aurkako mobilizazioa deitu dute ostiralean Bilbon
  • Eragin Bilbo plataformak ostiralerako deialdia egin du, gazte langileek izaten dituzten "baldintza eta soldata eskasak" salatzeko asmoz.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko azaroaren 28a
Manifestaziora dei egiteko erabili duten kartela

"Prekarietatearen arazoa salatzeko", Eragin Bilbo plataformak ostiralerako manifestazioa deitu du Bizkaiko hiriburuan. Aldarrikapenetan zehaztu dute gazteak direla "botere ekonomikoaren ofentsiba gogorkien jasan dutenak". Horrez gain, apustu etxeen aurkako jarrera izan eta patriarkatuari aurre egitera deitu du plataformak.

Beldurrezko film bateko pailazoaren irudiarekin "Gazteon amesgaizto" eta "Ez da dagoena!" leloak erabili dituzte, langileen esplotazioaren eta kapitalismoaren aurka borroka egiteko ideia zabaldu asmoz. Gazteen problematika asko erdigunean jarriko dituzte, izan ere, Eragin Bilbok adierazi du "bizitza duina nahi duenarentzat amesgaizto zerrenda luzea" dela.

Manifestazioa 19:00etan hasiko da, eta Poza 62-tik izango du abiada, San Mamesen.