Bilboko gazte prekarioen Eragin asanbladak deitu du mobilizaziora. Bizitza esplotaturik emateko laburregia dela argudiatuz, kalera irteteko deia egin dute.
Azaroaren 23an, ostiralean, izango da manifestazioa. Bilboko Plaza Biribiletik abiatuko da 21:00etan. Egungo egoera ekonomikoa “ez da krisia, iruzurra da” adierazi du asanbladak, eta “basakeria” honen aurrean borrokarako deia egin.
“Krisia” hasi zenetik lan politiken eta enpresarien aldetik gazteek “etengabeko lotsagabekeria pairatu” dutela adierazi dute. Horren adibidetzat jo dituzte hamar urtetan gazteen soldatak %20,5 murriztu izana, “administrazioak 'enplegua sustatzeko' aitzakiapean enpresariei dirua oparitzen dien bitartean”.
“Iruzurrak” langileei, eta batez ere gazteei, migratzaileei eta emakumeei eragin diela azaldu dute, eta azpimarratu “genero arrakala 1.000€ handitu dela azken urte hauetan Eusko Jaurlaritzen datuen arabera”. Guzti honi ematen ari den higiezinen burbuila gehitu diote, alokairuaren batez bestekoa gazteon soldataren batez bestekoa baino altuagoa dela salatuz.
“Hau ez da dagoena, ezta suertatu behar zaiguna. Eta borrokatzen ez badugu, geratzeko etorriko da”, adierazi dute.