argia.eus
INPRIMATU
Euroligako lauko finala Gasteizen
Prekarietatea salatzeko EHUren aurkako ekintza
  • Ernai erakundeak Gasteizko EHUren campuseko Errektoreordetzaren aurkako ekintza burutu du, salatzeko unibertsitateak Gasteizko Lauko Finalean doan lan egitera animatu dituela ikasleak. Ekintzaren bidez, larunbatean prekarietatearen kontra Bilbon egingo den manifestaziorako deia egin du Ernaik.

ARGIA @argia 2019ko otsailaren 14a

Doan lan egiteko eskaera

Lau milioi euroko diru-laguntza jaso du Gasteizen egingo den Europako saskibaloi finalak. Baina ekitaldian dohainik lan egingo duten 170 boluntario nahi ditu Euroligak, ostatua eta garraioa ordaindu gabe.

Hezkuntza eta Kirol Zientzien fakultateko ikasleek EHUren mezu bat jaso dute, Gasteizko Lauko Finalean boluntario lanetan aritzeko izena ematera animatuz: “2019an Gasteizen egingo den Euroligako Lauko Finala ikuspuntu berezi batetik ikusi nahi duzu? Egin zaitez boluntario eta bizi ezazu barrutik!”. Lau milioi euro jaso dituzte antolatzaileek: hiru milioi Arabako Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik, eta milioi bana Gasteizko Udalaren eta Baskonia saskibaloi taldearen eskutik, baina ekitaldiko langileek ez dute zentimorik ere irabaziko, antza denez.

Hitzarmenaren hutsuneak

Bestetik, pasa den astean azaleratu zenez, Eusko Jaurlaritzaren txosten juridiko baten arabera, Gasteizen Euroligako Final Fourra antolatzeko hitzarmena ez da legezkoa hainbat puntutan. Aurretik, Gasteizko Udaleko zerbitzu juridikoek ere antzeko zerbait adierazi zuten.