Twitterek itxi egin ditu, La Razon egunkaria, PP eta Espainiako Errege familia defendatzen zituen hainbat kontu faltsu.
CTXT webgunean argitaratu dutenez, abuztu hasieran perfil faltsua zeukaten hainbat kontu aurkitu zituzten. Ondorioz ikertzen hasi ziren eta hainbat kontuk arreta deitu zieten: administratzaile profesional batek kudeatzen zuen kontu faltsuen sarea, Florentino Perez, Real Madrileko presidentearekin lan egiten duen Philippe Platteak, baita zenbait alderdiri egiten zaizkieten laudorioak, besteak beste.
Sare honen xedea Errege Etxearen irudia goratzea zen baita PPrena ere, bereziki Cristina Cifuentes, Madrilgo Komunitateko presidentearena. Francisco Marhuenda, La Razón egunkariko zuzendariaren irudia ere goraipatzen zuten, PPren aurkari politikoen aurka ere jotzearekin batera..
Perfil faltsua zeukaten 121 Twitter kontu sortu zituzten uztail eta abuztu artean, eta sareak nola funtzionatzen zuen azaldu dute.