PPren eskariz Aiaraldea hedabidearen hitzarmena eten du EAJk Artziniegan aurrekontuak onartzeko

  • 1.8 milioi euroko aurrekontua izango du Artziniegako Udalak. Udal aurrekontua babestearen truke, baldintza bakarra jarri du PPk: Aiaraldea hedabidearen hitzarmena eta publizitatea kentzea.

Apirilaren 12an izan da udal bilkura. Argazkia: Aiaraldea
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko apirilaren 13an - 09:21

Gaur goizeko udalbatzan onartu dituzte 2018ko udal aurrekontuak. Guztira, 1.8 milioi euroko aurrekontua izango du Artziniegako Udalak, “iaz baino %2.2 gehiago”. Iñigo Gomez alkatearen esanetan, 139.000€ gehiago izango ditu gobernu taldeak inbertsiotarako. 

2018ko inbertsioak

Udal aurrekontutik eratorritako proiektuen artean nabarmendu dituzte ur edangarriaren tutu sistemaren ordezkapena (600.000€), igerilekuetako ur sistema zein atseden gunea atontzea (300.000€) edota Garai plazako autobus geltokia hobetzea (35.000€). Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako diru-laguntzarekin berrituko dituzte Arteko Gure Ama ikastetxeko kolunpioak (19.000€). Kultur arloan 1.500 euro gorde dituzte Benjamin Respaldizak Alde Zaharra eskulturaz josi dezan.

Udal aurrekontuak onartzeko ezinbestekoa izan da EAJ eta PPren arteko akordioa, udal gobernu taldeak PPren babesa behar baitzuen proposamena onartzeko. PPren baldintza bakarra Aiaraldea hedabidearen hitzarmena kentzea izan da, eta inolako diru-partidarik ez ematea, ezta publizitatean ere.  

Euskara sustatzeko laguntzak, behera

Hala, euskararen sustapenerako proiektuetara 4.500€ bideratuko ditu Udalak: Euskararen Astera eta bestelako jardueretara, hain zuzen. Horrez gain, euskara ikasi nahi dutenentzat beken bidez banatuko dira 2.300€. Ildo beretik, euskararen erabilera areagotzeko 375€ baliatu ahalko du Aiarako Kuadrillak. PPko eskaerari men eginez, ordea, euskararen normalizazioa bultzatzeko Aiaraldea hedabidearen hitzarmena bertan behera utzi du gobernu taldeak.

Aiaraldea hedabideak 1.500 euroko diru-laguntza jaso izan du azken 7 urteetan euskal hizkuntzaren sustapenean egiten duen lanagatik, biztanle bakoitzeko 0.60 euro. Alabaina, eten egin dute hitzarmena. Bazkide eta erakundeen finantzaketari esker ditu martxan, besteak beste, euskara hutsezko Aiaraldea Gaur hedabide digitala eta Aiaraldea Hemen egunkaria. Artziniegako Udalak hartutako erabakiak eskualdeko udalerri guztietan adostutako hitzarmena apurtzen du.

Jeltzaleek Batzordean aurrekontua ez defendatzea leporatu diote EH Bilduri. PPk bere jarrera berretsi du. Hala, 1.500 euroko diru saila bestelako proiektuetara bideratzea proposatu dute udal aurrekontuan: Gurutze Gorrira, DYAra eta euskara ikasteko beketara. Euskararen normalizaziorako gakotzat jo du komunikabidearen lana EH Bilduk, eta gogor gaitzetsi du erabakia: “Beto argi bat da, erabaki guztiz antidemokratikoa. Partida hori kentzea izan da PPko zinegotzi bakarrak jarritako ezinbesteko baldintza bozketan abstenitzeko, eta EAJk bere aurrekontuak aurrera ateratzeko”. Larritasunez agertu du kezka koalizio abertzaleak: “EAJk artziniegarren aurrean justifikatu beharko du euskararen sustapenaren aurka doan erabakia, Artziniega Aiaraldeko gainontzeko udaletatik aldentzen duena, eta eskualdeko euskarazko komunikazio-proiektu bakarrari oztopoak jartzen dizkiona”. Arkaitz San Jose zinegotziak erantsi du, hamabostean behin herriko guraso guztiengana iristen direla Artziniegako eta eskualdeko berriak hedabideari esker: “Aurreikusita zegoen diru-laguntza kentzea oso larria da. EAJrena da erantzukizun osoa. Eskola edo bazkidetza bidez Artziniegako auzo guztietara iristen da komunikabidea, euskararen erabileran laguntzen du nabarmen”.

Bideak eta espaloiak konpontzeko eskaera

Bestalde, Artziniegako bideen egoera izan dute mintzagai osoko bilkuran, horietako asko egoera txarrean baitaude. Ildo beretik, herriko zenbait espaloiren gabezia nabarmenak aipatu dituzte oposizioko taldeek; baita herritarrek ere, galderen tartea ireki denean. Usoek eragindako tira-birak ere jorratu dituzte udalbatzan. Frontoiko kristalen konponketei dagokienez, obra bukatzeko ezinbestekotasuna azpimarratu du EH Bilduk, euriteen ondorioz artziniegarrek beste herrietako azpiegiturak erabili behar baitituzte bien bitartean.

Gure Esku Dago eta pentsionisten mozioa

Bestalde, hainbat mozio aurkeztu dituzte bilkuran. Maiatzaren 6ko herri galdeketen harira, Aiaraldea Bat elkartearen deialdiarekin bat egin du Udalak, PPk kontra bozkatu badu ere. Halaber, pentsionisten afera ere izan dute eztabaidagai, baita Herrialde katalanetako egoera politikoa ere. 

Albiste hau Aiaraldeak zabaldu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Azkenak
2024-12-02 | ARGIA
ARGIA Durangoko Azokan: zer, noiz eta non?

Jakoba Errekondo eta Garbiñe Larrea han izango dira, baita Haziak liburuko egileak ere. Superbotereak hezkuntza liburua, Abentura erraldoia komikia... eta, jakina, Inor ez da ilegala-ren postutxoa ere ipiniko du ARGIAk. Aurtengo beste nobedadea: denda fisikoa Andra Mari... [+]


Tomate hazien bildumagileak eta bioaniztasunaren zaintza logikak

Bukatu da (bukatzen ari da) tomatearen sasoia eta unea aprobetxatu nahi nuke uda honetan izandako kezka eta amorruak orriotara ekartzeko.


Armarri-zimitz jaspeztatua
Gonbidatu gabeko turista

2016an ikusi omen zuten lehen aldiz Herrialde Katalanetan. Bi urte geroago, 2018an alegia, Xanti Pagola eta Imanol Zabalegui entomologoek Gipuzkoan azaldu zela jakitera eman zuten. Eta euskaraz izendatu ere bai! Urte batzuk pasa dira eta ez dut esango gure artean ikusteaz ohitu... [+]


2024-12-02 | Jakoba Errekondo
Gintonikaren ezkontza

Bart arratsean izan da. Etxekoak gintonikari zurrupaka. Ni aspaldi dibortziatu nintzen gintonikarekin. Ginak oso gogoko ditut, hortz-haginak ur, baina tonikak ezin edan ditut, gozoegi eta burbuila zakar gehiegi.


Aurkezle eta umoregile bat salatu dute, hainbat emakumeri eraso egiteagatik

"Oñatiarra da, karisma handia du, baita babes soziala ere", seinalatu dute idatzi batean, sare sozialetako kontu berri baten bidez hedatu dena. Leku ugaritako neska gazteak elkartu dira salaketa egiteko. EITBk bertan behera utzi du, kautelaz, pertsona hori ageri... [+]


2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Eguneraketa berriak daude