Ostegunean onartu du Espainiako Senatuak "Mozal Legea" PPren aldeko 134 botorekin eta oposizio guztiaren kontrako 84 botoekin. Orain Kongresuak eman beharko dio azken oniritzia lege proposamenari.
Legea martxan izateko azken pausoa falta da. Espainiako Senatuan oposizioaren zortzi beto eskaera atzera bota ditu PPk eta bost zuzenketa onartu, horien artean EAJren bi. Jeltzaleen zuzenketak konpetentzien ingurukoak ziren, hala nola, zerga, gizarte segurantza eta altxortegi datu base nazionalak autonomia erkidegoekin elkarbanatzea.
Lege proiektuaren aurkako astea
Iraitz Salegiren kasua eta Mozal Legearen gaiak sozializatzeko hilaren 9tik 15era bitarteko astea baliatu nahi dute Mozal Legearen gainetik, kazetaritza ez da delitua manifestuaren bultzatzaileek.
71 hedabidetako ia 400 kazetari, argazkilari eta kazetaritza irakaslek sinatu dute manifestua. Gaiaren inguruko kazetaritza lanak sortzeko deia zabaldu dute, baita sare sozialetan lan horiek biltzeko #KazetaritzaEzDaDelitua traola erabiltzeko ere.