argia.eus
INPRIMATU
PP bake ponentzian parte hartzetik gertuago
  • Joan den ostiralean EAEko Legebiltzarrean gatazka politikoari buruz egin zen saioaren ondoren, badirudi PPk erakunde horrek martxan jarri nahi duen bake ponentzian parte hartzea hurbilago dagoela.

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2013ko martxoaren 25
Antonio Basagoiti, EH Bilduko legebiltzarkideak begira dituela.

EAJk, PSE-EEk eta PPk bozkatu zuten joan den astean bakearen eta elkarbizitzaren alorreko “oinarri etikoa” babesten duen dokumentua. EH Bildu abstenitu egin zen.

“Helburua PP integratzea zen eta EH Bildu hurbiltzea sakrifikatu da” adierazi zuen Laura Mintegik. Bere ustez posizioa “makurtu” da, popularren babesa lortze aldera.

Dena den, PPk ostiraleko botoak adierazten du Legebiltzarreko bake ponentzian parte hartzeko urrats bakarrera dagoela. Aurretik ezagutu ez den egoera sortuko luke horrek: EAEn bakegintzari buruzko ekimen batean EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta PPk bat egitea.