argia.eus
INPRIMATU
Txina zaharreko ipuinak VII
Pozadera
  • Jexux Eizagirre Portillok Txinako ipuin zaharrak bildu, hautatu eta hauen bertsioak idatzi ditu. ARGIAk egunean ipuin labur bat jarriko du irakurgai, eta ikusentzun ere egin ahalko ditugu, Pako Eizagirre Irureren ahots ederrez irakurriak eta Maitane Gartziandiaren ilustrazioek jantziak.

Jexux Eizagirre Portillo 2020ko apirilaren 13a

Baten batek, ura atera eta edateko pozadera bat zulatu zuen, bide bazterrean. Handik bertatik pasatzen zen jendeak, goraipatzen zuen, pozadera egin zuen ezezagun haren asmoa. Ezezagunari esker, bazuten egarria asetzeko modua.

Egun batean, baten bat, ura ateratzera joan, pozaderara erori, eta ito egin zen. Orduz geroztik, jende guztiak gaizki esaka jardun zuen, esanez:

– Zeini bururatu ote zaio pozadera bat egitea, bide bazterrean?