argia.eus
INPRIMATU
“Postalen atzeko prekarietatea” borrokatzeko prest agertu da Ernai Gasteizen
  • 500 lagun inguru batu dira astelehenean Gasteizen Ernaik deitutako manifestazioan. Azken egunetan hedabideek “turismoaren kontrako” gisa defnitu izanak ikusmira sortu du, bozeramaileek behin eta berriro gezurtatu duten arren.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko abuztuaren 08a

Ernaiko bozeramaile Lur Albizuk argi esan du egiten ari diren kanpaina ez dela turismoaren kontrakoa, turismo eredu masiboaren aurkakoa baizik: “lan prekarietatea, behin-behinekotasuna eta etxebizitzaren espekulazioa dakarrelako eredu honek, gutxi batzuen mesedetan”.

Alderdiek "eztabaida desitxuratzeko sortutako polemika interesatua" salatu dute, baita hedabideen manipulazioa ere. Manifestazioa “telebista manipulatzailea” oihuekin hasi da.

Hainbat ekimen egin dituzte martxan zehar. “EAJk inposatu nahi digun herri ereduaren gainean, bizirik dagoen herri bat badagoelako. Antolatu eta borrokatzeko prest dagoen gazteria garelako”.

Datorren abuztuaren 17an Gernika-Lumon eta Donostian egingo dituzte manifestazioak.

Ekimenen argazkiak:

Manifestazioaren amaiera Andra Mari Zurian (Arg.: @ernaigazte)
Banketxeak prekarietatearen ernatzule egin dituzte: "Ez gara esklabuak" (Arg.: @ernaigazte)
Ertzaintzak Gasteizko txosnetatik presoen argazkiak kendu izana leporatu diote Jaurlaritzari (Arg.: @ernaigazte)