argia.eus
INPRIMATU
Portugesaren erabilera bultzatuko duen legea ezarriko da Galizian
Xuban Zubiria @xubanzubiria 2013ko abuztuaren 02a
Lege proiektua, maiatzean onartu zuten Galiziako Parlamentuan. Argazkia: Diariodeferrol

Lege proiektua, maiatzean onartu zuten Galiziako Parlamentuan. Uztailean onartutako testuari beste lau alderdik egindako emendakinak aztertu dira. Behin hori eginda, hezkuntza eta kultura komisioan bozkatuko dira. Ostean  eztabaida orokorra eta testuaren behin betiko onarpena irailaren hasieran edo urriaren amaieran egingo dela adierazi dute gobernuko ordezkariek.

Lege proposamenaren lehen hiru dokumentuek, portugesaren irakaspen progresiboa bultzatzen dute hezkuntza galiziarreko maila guztietan.