argia.eus
INPRIMATU
Portugalgo sutean dagoeneko 60tik gora dira hildakoak
  • Sua kontrolatu nahian jarraitzen dute suhiltzaileek Portugalen. Larunbatean piztu da sua itxuraz tximistak jotako zuhaitz baten erruz, poliziak azaldu duenez, eta dagoeneko 61 dira hildakoak; horietako gehienak garretatik ihesi errepidean harrapatuta.

Itsaso Zubiria Etxeberria 2017ko ekainaren 19a
Suak kiskalitako kotxea (argazkia: Paulo Novais, EFE agentzia).

Azken hogei urteetan mundu osoan hildako gehien eragin dituen sutea da, eta litekeena da zifrek ondorengo orduetan gora egitea agintarien arabera. Zauritu asko daude eta baita desagertuak ere. Figueiro dos Vinhos eta Castanheira de Pera herriak zeharkatzen dituen errepidean hil dira zendutakoen erdiak. Beroa eta haizete gogorrak medio garra oso bizkor hedatu zen eta ibilgailuak harrapatuta geratu ziren sutan zeuden eukaliptoz eta pinuz inguratuta zegoen bidean.

700 suhiltzaile ari dira itzaltze lanetan eta Espainiatik eta Frantziatik ere Portugali laguntza bidaltzen ari dira. 

Hiru dolu egun ezarri dituzte.