Abortua eta ezkontza homosexuala berriki legeztatu ostean — 2007an eta 2010ean, hurrenez-hurren — Portugaleko agintariek asteartean erabakiko dute eutanasia eta medikuek lagundutako suizidioa legeztatzeko bidea hasiko duten edo ez.
Portugalek ateak ireki dizkio eutanasiari buruzko debateari. Herrialdeko alderdi ezkertiarrek bultzatu dute eztabaida eta eutanasia legeztatzeko proposamenak aurkeztu dituzte. Alderdi erlijiosoek — kristauek, musulmanek eta juduek —, berriz, gogor egin dute kontra.
Polemika sortzen duten gaiekin ohitura da Portugalen alderdietako buruek aldeko edo kontrako botorik ez eskatzea, horrela alderdikideek beraien etikaren araberako erabakia hartzeko. Horrela egingo dute asteartean eutanasia legeztatzeari buruzko bozketa, eta baiezkoa aterako balitz, eutanasia legeztatzeko aukera izango litzake.
Eutanasia Belgikan, Kanadan, Luxenburgon eta Herbeheretan bakarrik da legezkoa. Suitzan eta Estatu Batuetako estatu batzuetan, berriz, legezkoa da lagundutako suizidioa.