argia.eus
INPRIMATU
Portugaleteko Sastraka gaztetxeari eraso egin diote
  • Astelehen gauez egin zioten eraso Sastraka gaztetxeari; espazioko kideek azaldu dutenez, gaztetxeko aretoari su ematen saiatu ziren.

Gedar @GedarLangileKZ 2022ko apirilaren 21a

Sare sozialetan zabaldutako bideoan ageri denez, Portugaleteko (Bizkaia) Sastraka gaztetxeko aretoak kalte larriak jasan ditu. Hainbat gune erre dituzte, eta horretarako erabilitako gasolinaz betetako bidoiak ere gaztetxean zehar sakabanatuta aurkitu dituzte.

Gaztetxeko kideek erasoa salatu dute; dozenaka pertsona batu dira, auzolanean, erasoaren ondorioz jasandako kalteak konpontzeko asmoz.

Sastraka Gaztetxeak zabaldutako argazkiak:

Puede ser una imagen de Barruan

Puede ser una imagen de 4 pertsona, personas de pie eta Barruan