Portu eta Sarasolaren tortura kasuaren epaiaz mozioa onartu du aho batez Lesakako Udalak

  • Tortura kasuak ikertzeko eta azaleratzeko beharra agertzeko eta tortura pairatu duten herritarrei elkartasuna eta babesa azaltzeko mozioa aurkeztu zuen Lesakako EH Bilduko udal taldeak otsailaren 23ko udal batzarrera eta ahobatez onartu zen, Geroa Bai eta EHBilduko zinegotzien botoekin. Herriko Etxearen ustez "aitzinera egin behar dugu behingoagatik giza eskubideen urraketa hau gelditu dadin eta urtetan torturatzaileek izan duten zigorgabetasuna bukatu dadin".

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko otsailaren 27an - 10:02
Torturaren kontrako elkarretaratpea Lesakan 2008an, Portu eta Sarasola atxilotu ondotik. (Argazkia: Erran)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Otsailaren 13an, Torturaren aurkako egunean, Estrasburgoko Auzitegiak, historian lehen aldiz  Espainiar Estatua zigortu zuen Igor Portu eta Mattin Sarasola lesakarrekin tratu txar eta ankerra erabiltzeagatik.

Lesakako EH Bildutik gogor salatu du "bai Igor eta Mattinek, eta baita bertze hainbertze pertsonek ere jasandako tratua Espainiar Estatuaren partetik. Epai honek argi uzten du Espainian Estatuaren jarduna eta giza eskubideen urraketa". Beraz, EH Bilduk uste du badela garaia egindakoa onartzeko eta aurretik gertatutako tortura salaketa kasu guztiak argitzeko. "Ez hori bakarrik, behingoagatik horrelakorik berriz ez gertatzeko beharrezko mekanismo eta neurriak martxan jartzeko garaia dela uste dugu", dio oharrean.

Honengatik guziarengatik, Lesakako EH Bilduk mozio bat aurkeztu zuen otsailaren 23an Lesakako Herriko Etxean egindako osoko bilkuran lantzeko eta ahobatez onartu ziren, bai EHBildu, baita Geroa Bairen aldeko bozekin.

Igor eta Mattin lesakarrak direnez eta beraz kasu honek eragin berezia duenez lesakarrengan, zenbait konpromiso hartu zituen Udalabatzak.

Lehenengo puntuan, "Lesakako Udalak tortura kasuak ikertzeko eta azaleratzeko beharra" agertu zuen eta tortura pairatu duten herritarrei elkartasuna eta babesa azaldu zien. Era berean, egia, aitortza eta erreparaziorako daukaten eskubidean laguntzeko bere prestutasuna agertu du Lesakako Udalak.

Bigarren puntuan, Lesakako Udalak Nafarroako Gobernuari eskatu dio dio torturaren gaia azaleratzen eta biktimak erreparatzen laguntzeko bere esku dagoen guztia egin dezan, eta bide horretan egiten ari den eta eginen dituen urratsei babesa eman die. 

Hirugarrenean, Lesakako Udalak Espainiar Estatuari, behingoagatik tortura eta tratu txarren kasuetan, eta bereziki Igor Portu eta Mattin Sarasola lesakarren kasuan izandako ardura onartzea eskatu dio, eta aldi berean, gaia azaleratzen eta biktimak erreparatzen laguntzeko bere esku dagoen guztia egin dezala. Era berean mekanismoak martxan jarri ditzala holakorik berriz ere gerta ez dadin. Hartara, torturak dokumentatzeko egitasmoaren garrantzia eta beharra azpimarratu du Lesakako Udalak. 

Lesakako Udalak, erabaki hauen berri emanen du, Nafarroako Gobernuari eta Espainiako Gobernuari, eta Lesakako herritarrei ere jakinaraziko dielarik.

Lesakako EHBildurentzat, mozio hau onartzeak garrantzia handia du eta Estrasburgoko Auzitegiaren ebazpenak, "Espainiar Estatuaren aldetik tortura existitu dela adierazten du, urtetan erabili duen argudioa, hau da atxilotuen tratu txarren salaketa sistematikoa zela, bertan behera uzten du". Nazioartetik heldu den lehen urrats honi helduz, EHBilduren ustez, "aitzinera egin behar dugu behingoagatik giza eskubideen urraketa hau gelditu dadin eta urtetan torturatzaileek izan duten zigorgabetasuna bukatu dadin. Bada garaia pertsona hauen guztien eskubideak bermatzeko instituzioek duten ardurari heltzeko".

Albiste hau Erran.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


2024-11-13 | Julene Flamarique
Errekonozimendurako bidean
Torturari buruzko III. Nazioarteko Konferentzia iragarri du Nafarroako Torturatuen Sareak

Nafarroan torturatutako ia mila pertsonaren errealitatea eraldatzen hasi berri dela azaldu du antolakuntzak. Nafarroako torturaren biktimen lehen aitortza ofiziala aurtengo apirilean egin zen, eta oraingoa antzeko prozesuetatik igaro diren beste torturatuekin eta gaian aditu... [+]


ANALISIA | Urriak 12
Torturatuak: ausart edo aske?

“Gaur eguerdiko albistegian, zuen hiriburuko alkatea ikusiko duzue, torturatu gintuen gorputz militarrari hiriko plaza nagusia eskaintzen. Gaur eguerdiko albistegian, gure lagun eta senideak hil zituen egitura ikusiko duzue gure kaleetan desfilatzen. Eta guk, beste egun... [+]


ANALISIA |
Torturatuak: ausart edo aske?

“Gaur eguerdiko albistegian, zuen hiriburuko alkatea ikusiko duzue, torturatu gintuen gorputz militarrari hiriko plaza nagusia eskaintzen. Gaur eguerdiko albistegian, gure lagun eta senideak hil zituen egitura ikusiko duzue gure kaleetan desfilatzen. Eta guk, beste egun... [+]


KRONIKA | URRIAK 12, GASTEIZ
Guardia Zibilaren terrorearen apologia, plaza erdi huts batean

Orain 180 urte sortu zenetik lehen aldiz, kuarteletik kanpo eta Gasteizko erdigunean ospatu du Guardia Zibilak bere patroiaren eta hispanitatearen eguna. Bertan izan dira Gasteizko alkate Maider Etxebarria, Espainiako Gobernuko ordezkari Marisol Garmendia, Gasteizko gotzaina eta... [+]


2024-10-09 | ARGIA
Zabalza auzia ez desklasifikatzeko, “segurtasun nazionala” argudiatu du Espainiako Justizia ministroak

Felix Bolaños Espainiako Justizia ministroak esan du gardentasuna dagoela segurtasun nazionalaren menpe, eta behin eta berriz hala nabarmendu du, Mikel Zabalzaren heriotzaren inguruko auzia ez desklasifikatzeko. Auziaren eta segurtasun nazionalaren arteko lotura, baina,... [+]


Estatuaren biktimen aitortzarako pauso gehiago emateko eskatu dio Egiari Zorrek Jaurlaritzari

Xabier Kalparsoro eta Gurutze Iantzi Espainiako polizien eta guardia zibilen eskuetan hil zituztela 31 urte igaro direnean, Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du Urnietan. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio berriz ere ireki dezala epe bat estatuaren biktimak aitortzeko eskaerak... [+]


Iturbide, Jiménez eta Azkona estatuaren biktima gisa aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.


Israelgo armadak sendagile palestinarrak torturatu izana salatu du Human Rights Watch erakundeak

Israelek Gazan atxiloturiko zortzi osasun-langileren eta beste zazpi lekukoren testigantzetan oinarritzen da Human Rights Watch gobernuz kanpoko erakundearen txostena. Nazioarteko Zigor Auzitegiak egoera aztertzea nahi du GKEk. Gazako Osasun Ministerioaren datuen arabera,... [+]


2024-06-28 | Ahotsa.info
Sakanan torturak utzitako aztarna aitortzeko beste urrats bat eman dute ‘Arg(h)itzen’ dokumentalarekin

Altsasuko Iortia Kultur Guneko Areto Nagusiaren harmailak jendez beteta zeudela egin da asteazkenean Arg(h)itzen dokumentalaren estreinaldiko emanaldia. Torturak Sakanan utzi duen aztarnaren kontakizuna da film hau, eta egun aproposa aukeratu dute lehen aldiz publikoki... [+]


Nafarroako Gobernuak 2005-2011 aldian torturatutako herritarrak onartu ditu biktima gisa

Nafarroako Torturatuen Sareak jakinarazi du hemeretzi biktima berri onartu dituela Nafarroako Gobernuko Aitortza eta Erreparaziorako Batzordeak, horietariko bost 2005-2011 urte artean torturatu zituzten Mikeldi Diez, Iker Aristu, Oihan Ataun, Garbiñe Urra eta Mikel... [+]


Tortura sistematikoa salatu dute Sde Teiman izeneko Israelen atxiloketa eremuan

Presoak lotuak dituzte etengabe, pixoihalak jantzita eta jipoiak jasotzen. Hamaseko kideak diren susmopean ehunka pertsona bahituak dituzte sionistek, The Guardianen iturrien arabera.


'Bi arnas' proiektuaren ziklo amaiera ospatu dute
“Torturak ama eta alabarengan sorturiko zauria arintzen lagundu du dokumentalak”

Torturatu zuten Iratxe Sorzabal presoa eta haren ama ditu protagonista Bi arnas dokumentalak. Duela bi urte abiaturiko prozesua borobiltzeko ekitaldia egin dute eta bide horretan lortutako etekin ekonomikoak bi elkarteri eman dizkiote: Harrera eta Axut! Ekitaldiak une... [+]


Eguneraketa berriak daude