argia.eus
INPRIMATU
Porno Eskola ixtea erabaki dute, guraso talde erlijioso baten salaketaren beldur
  • Guraso talde erlijioso batek salaketa batekin mehatxatu ditu. “Txiringitoa ixteko beharra dugu”, adierazi dute Porno Eskolako kideek. “Hezkuntza sexuala lehen lerroan jartzea lortu dugu”.

Hala Bedi @halabedi 2017ko abenduaren 18a

Porno Eskola proiektua amaitu da. Hilabete eskas bat martxan egon den proiektuak ezin du aurrera jarraitu. “Amorru ahndiz, hau ixtera derrigortuta gaude”.

Arrazoia azaldu dute. Guraso talde erlijioso batek salaketa batekin mehatxatu ditu. “Txiringitoa ixteko beharra dugu”. 

“Zoritxarrez, erlijioak egun duen indarra oso handia da oraindik. Haserre gaude, irabazi dutelako, baina irabazi dute, nahiz eta guk jakin arrazoia gurea dela”, adierazi dute.

“Oso harro amaitu dugu gure ibilbidea. Are gehiago, gure helburua, hein handi batean, lortu dugu: hezkuntza sexuala lehen lerroan jartzea”. Eta honi lotuta, argi dute “hezkuntza sexuala ez zaiela eskolei interesatzen”.

Gracias de corazón a todas las que os habéis interesado en saber, por lo menos, de qué iba el proyecto. A las que nos habéis apoyado y también a las que no, pero nos habéis respetado.

“Milesker proiektua babestu duzuen guztioi eta nahiz eta hau ez babestu, errespetatu gaituzuenoi. Infernuan ikusiko dugu elkar”, esan dute.

Porno Eskola, heziketa sexualerako tresna berria Gasteizen

Porno Eskolaren helbrua arga zen: heziketa sexualean sakontzea, pornografiari buruzko gida didaktiko bat baliatuz horretarako. Urriaren 26an aurkeztu zuten, baina jende dexente aurkezpen aretotik kanpo geratu behar izan zen. 

“Konturatu ginen nerabeek sexuarekin zuten lehenengo kontaktua pornoa zela: ikastolan duten heziketa sexuala hutsuneak dituelako edo gurasoei galdetzea lotsa ematen dielako”, adierazio zion Hala Bediri Porno Eskolako kide den Iratxe Gilek. “Gainera, gurasoak ez daude hezituak galdera horiek erantzuteko”, gaineratu zuen.

Interneten dagoen informazio guztia kritikoki eta etikoki erabiltzeko asmoarekin, Porno Eskolaren asmoa heziketa sexualeko tresna bat eskaintzea zen. Eta horretarako, nahikoa baliabide jarri nahi zituzten mahaiaren gainean. Ilustrazioak oinarri, eduki mapa bat landu zuten. Horretaz gain, webgune bat ere martxan zuten, unitate didaktiko ezberdinak oinarri moduan hartuz.

Pornoaren unibertsoa berreraikitzeko jaio zen Porno Eskola: teoriak berresanez, akatsak zuzenduz, erabiltzaileak berrezituz eta pornografia feminista, bidezkoa eta ireki batera bideratuz. Gainera, gidaz gain, gai bakoitzeko unitate didaktikoak eskaintzen zituzten, informazio guztia garatuz, bibliografia, estekak eta artikuluak eskainiz… Gasteizen jaio zen, “baina gustora zabalduko genuke” adierazi zuen Gilek. Zoritxarrez, ez zen posible izan.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra