Asteazken eguerdian Maravillas gaztetxetik materiala ateratzen jarraitzen dute beharginek eta Diario de Noticiasek argitaratu duenez, eraikineko atea porlanarekin itxiko dute.
Albiste horrek kontraesanean jartzen du Nafarroako Gobernuaren bertsioa, izan ere, Foruzaingoa eraikina “ikuskatzera” bidali duela baieztatu baitu exekutiboak, asmoa gaztetxea hustea zela ukatuz.
Foruzaingoak Nabarreria plazan jarraitzen du asteazken eguerdian, baita Espainiako Poliziak ere, baina orain oinezkoek bertatik pasatzeko aukera eman dute, asteartean ez bezala.
Izan ere, Foruzaingoa Maravillasera sartu zen egunean gaztetxearen inguruan bizi diren bizilagunei identifikazioa eskatu zieten etxera sartu nahi zutenero, eta horrez gain, bertako negozio guztiek ezin izan zituzten ateak ireki.