Poloniako hego-mendebaldean dago Wymysoü herria. 3.000 biztanle ditu eta gaur egun 50 wymysoüera hiztun besterik ez dira. Eskualdean hizkuntza estatusa lortu duela jakinarazi du sare sozialetan bost urtez Polonian bizitako Garabide Elkarteko Maialen Sobrinok.
2017ko apirilean, Beñat Garaiok Tymoteusz “Tymek” Król (Wymysoü, 1993) wymysouera hiztuna elkarrizketatu zuen ARGIAn. Bera hizkuntzalaria da eta eta wymysouera lehen hizkuntza moduan duen hiztun gazteena. Hari egindako elkarrizketa aitortza lortu berri duen hizkuntzaren inguruan jakiteko aukera ederra da.
Lotura honetan duzue elkarrizketa irakurtzeko moduan (2017-04-16, 2550.znbk).